Ohikoa den moduan, denboraldi berriari begira Eusko Label ligako traineruetan ez da arraunlari mugimendurik falta izan. Sei talde asko aldatu dira, eta gainontzeko seiek iazko multzoari eutsi diote. Iaz sailkapeneko lehendabiziko postuetan amaitu zuten taldeen artean, Bermeo, Hondarribia, Donostiarra eta Getaria gutxi aldatu dira, eta, aldiz, izen dantza handiagoa izan da Orion edo Kaikun. Sailkapenaren bigarren erdiko taldeak aipatuta, Cabo eta Isuntza ez beste guztiek fitxaketa ugari egin dituzte. Esaterako, Santurtzik, entrenatzailea aldatzeaz gain, hamazazpi fitxaketa egin ditu, Zierbenak entrenatzailea berria eta hamahiru aurpegi berri ditu, eta Iñaki Errastiren Ondarroara hamar arraunlari ailegatu dira. Oro har, bizkaitarrak mugitu dira gehien.
Ikusi gehiago:Beñat Eizagirre Ondarroako arraunlaria: «Erronka bat behar nuen»
EUSKO LABEL LIGAKO FITXAKETAK
BERMEO
Joan direnak: Asier Bermejo (Donostiarra), Luis Manuel Gonzalez (Cabo), Iban Martinez, Jon Urresti (Orio) eta Niko Yurramendi.
Iritsi direnak: Jon Etxaniz (Hondarribia), Aitor Gondra (harrobitik igo da), Iker Pascual (Kaiku) eta Fernando Ruiz (Zierbena).
CABO
Joan direnak: Manuel Caneda (Zierbena), Javier Sayans (Orio) eta Julian Villanustre (Zierbena).
Iritsi direnak: Gabriel Arcos (Puebla), Iago Davila, Javier Garcia (Mera), Luis Manuel Gonzalez (Bermeo) eta Manuel Triñanes.
DONOSTIARRA
Joan direnak: Jon Agirrezabala Lizarran, Endika Alberdi, Unai Billakorta, Alex Garcia, Joxe Mari Intxausti eta Joseba Larrarte.
Iritsi direnak: Iñigo Arzallus (San Juan), Ander Balda (Donostiarra B), Asier Bermejo (Bermeo), Beñat Eizagirre, Hadri Meizoso (Ares) eta Ekaitz Otegi (Donostiarra B).
GETARIA
Joan direnak: Ion Etxeberria, Iraitz Legorburu eta Eñaut Silbeti.
Iritsi direnak: Jokin Aizpuru, Daniel Ariztimuño (Ondarroa), Imanol Eizagirre (Zarautz), Julen Manterola eta Jokin Rodriguez (San Pedro).
HONDARRIBIA
Joan direnak: Jon Etxaniz (Bermeo), Jon Lizarralde, Alain Osanbela (Orio), Urko Redondo eta Alex Udabe.
Iritsi direnak: Julen Castrillon, Adrian Gonzalez (Zierbena), Aimar Kanpandegi (Hondarribia B), Mattin Kolas (Hondarribia B), Ander Legazkue, Xabier Olaskoaga (Hondarribia B) eta Xabier Ormazabal (Zarautz).
KAIKU
Joan direnak: David Camacho, Jon Ander Casaña (Deustu), Iñaki Elorrieta, Cristian Garma (Santurtzi), Alberto Landa (Santurtzi), Adrian Miramon, Iker Pascual (Bermeo) eta Alexandru Tacu (Zierbena).
Iritsi direnak: Sergio Albo, Gorka Arostegi (Santurtzi), Manuel Crespo (Santurtzi) Jon Elortegi (Zierbena), Iker Gimeno (Castro), Jon Intxaurtieta (Castro), Ibon Maiz (Zierbena), Beñat Moreno, Lucian Neagu (Camargo) eta Javier Senties (Astillero).
ISUNTZA
Joan direnak: Ekhi Aboitiz, Aitor Etxeberria, Xabier Gutierrez, Jon Luzarraga eta Aritz Sanchez.
Iritsi direnak: Eneko Atutxa (Busturialdea), Unai Ruiz eta Igor Sanchez. Harrobitik igoko direnak zehazteke.
ONDARROA
Joan direnak: Daniel Ariztimuño (Getaria), Eneko Azkarate, Aitzol Elu, Iker Eizmendi (Orio), David Fernandez (Meira), Iñaki Goikoetxea, Josu Makazaga (Arkote), Mikel Peña, Eddy Solozabal, Eneko Zabala, Xabier Zabala eta Jenaro Zelaia.
Iritsi direnak: Joseba Aristi (Zumaia), Jon Arriola (Orio), Unax Bedialauneta (Mutriku), Beñat Eizagirre (Zarautz), Josu Elu, Igor Gurutxarri (Zarautz), Iker Intxaurtieta (Castro), Ander Larrañaga (Mutriku), Ivan Lopez eta Momo Sarr (Orio B).
ORIO
Joan direnak: Mikel Arostegi, Xabier Arregi, Jon Arriola (Ondarroa), Ibon Arruti eta Fernando Rua.
Iritsi direnak: Iker Eizmendi (Ondarroa), Alexander Esteban (Santurtzi), Martin Leboran (Meira), Alain Osanbela (Hondarribia), Leandro Salvagno (Zierbena), Javier Sayans (Cabo) eta Jon Urresti (Bermeo). Bigarren ontzitik zein arraunlari igoko diren zehaztea falta da.
MEIRA
Joan direnak: Fran Abreu, Marcos Rodriguez, Daniel Folgada, Martin Leboran (Orio), Jose Luis Macey eta Dani Perez (entrenatzailea, Zierbena).
Iritsi direnak: David Arosa, Antonio Casqueiro, David Costa (entrenatzailea, Meira), David Fernandez (Ondarroa), Jacobo Gayo, Jose Parada, Hugo Paz (Vila de Cangas), Miguel Piñeiro (Ares), Samuel Regueira (Harrobitik igo da), Sergio Rodriguez (Ares), Fran Rodriguez eta Joel Santome (Harrobitik igo da).
SANTURTZI
Joan direnak: Sebastian Acervi (Zierbena), Javier Aja, Ruben Alvarez, Manuel Crespo, Alexander Esteban (Orio), Jose Angel Garcia (Zierbena), Andoni Garcia, Eneko Gonzalez, Hegoi Intxauspe, Mikel Pedrosa, Andoni Pedrosa eta Mikel Portularrume Paorra (entrenatzailea).
Iritsi direnak: Alan Ahedo (Castro), Gorka Abad, Ander Alvarez, Jon Artetxe, Beñat Astelarra, Eneko Ceballos, David Duran (Zierbena), Ander Fernandez, Etore Garcia-Ugarte (Astillero), Jagoba Garcia (Astillero), Cristian Garma (Kaiku), Alberto Landa (Kaiku), Jon Lecanda, Javi Polo (entrenatzailea), Ibai Porto (Astillero), Iban Rodriguez, Eder Rubio eta Lander Salas.
ZIERBENA
Joan direnak: Jaime De Haz, David Duran (Santurtzi), Jon Elortegi (entrenatzailea, Kaiku), Adrian Gonzalez (Hondarribia), Ibon Maiz (Kaiku), Sergio Montenegro, Fernando Ruiz (Bermeo), Leandro Salvagno (Orio) eta Alberto Vidal.
Iritsi direnak: Sebastian Acervi (Santurtzi), Manuel Caneda (Cabo), Imanol Costela (Camargo), Jose Angel Garcia (Santurtzi), Ander Gallardo, Dani Perez (entrenatzailea, Meira), Jon Ruiz, Eladio Sanchez, Yeray San Martin (Camargo), Alexandru Tacu (Kaiku), Kevin Vieira (Pedreña), Julian Villanustre (Cabo), Luis Miguel Villar (Camargo) eta Abel Vicente (Camargo).
(*): Uda atarian argitaratuko dituzte aurtengo sasoiko zerrenda ofizialak, eta orduan jakingo da taldeek zer egitura izango duten.