Gerra Ukrainan

Salatu dute Bilboko portutik Ukrainara gerra materiala bidaliko dutela

Espainiako Gobernuak bidalitako azken tankeak bihar aterako dira Ukrainarako bidean. Gerrarik Ez plataformak elkarretaratzea egin du Santurtzin, armak bidaltzearen aurka.

Gerrari Ez plataformaren elkarretaratzea, gaur, Santurtzin. OSKAR_MATXIN_EDESA/ FOKU
iraia vieira gil
2023ko otsailaren 6a
18:14
Entzun

Joan den ostegunean heldu ziren Espainiako Gobernuko tankeak Bilboko portura, eta bihar aterako dira azkenak Ukrainarako bidean. Baltikoko porturen batera eramango dituzte, ontziz. «Gutxieneko defentsarik ez duen herrialdea babesteko» erabaki du Espainiak tankeak bidaltzea. Gerrarik Ez plataforma, ordea, armak bidaltzearen aurka agertu da, eta NATOren «politika espantsionistak» eta Errusiaren erasoak kondenatu ditu. Hainbat erakunde sozial eta sindikalak batzen ditu Gerrari Ez plataformak, eta gaur goizean elkarretaratze bat egin du Santurtziko (Bizkaia) Sardinera parkean. «Ukrainiako langileekin eta gerraren aurka dauden Errusiako emakume eta gizonekin egiten dugu bat», adierazi dute.

Hala, bakea zabaltzeko eskatu dio elkarteak Espainiari. «Euskal Herriak ez du ahazten Gernika eta gerrak herritar zibilentzat dakarren sufrimendua: alde bateko eta besteko errefuxiatu eta desertoreei elkartasuna adierazten diegu». Gainera, Espainiako Gobernuari eskatu diote ahaleginak egin ditzala «berehalako su etena» lortzeko eta Europa erdialdean bakea sustatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.