Nafarroako Probintzia Auzitegiak ez du arinduko Iruñeko talde bortxaketako espetxeratuetako baten zigorra

Hamabost urteko zigorra «sexu askatasunaren aurkako delituen arauketa berriaren arabera ere ezarri» daitekeela dio Auzitegiak.

Iruñeko talde bortxaketaren epaiaren aurkako protesta, artxiboko irudia. IñIGO URIZ/ FOKU
Isabel Jaurena.
2023ko otsailaren 6a
12:06
Entzun

Nafarroako Probintzia Auzitegiak ez du Iruñeko talde bortxaketako espetxeratuetako baten zigorra arinduko, argudiatuz hamabost urteko zigorra «sexu askatasunaren aurkako delituen arauketa berriaren arabera ere ezarri» daitekeela.

Izan ere, 2016ko Iruñeko talde bortxaketan parte hartu zuen gizon bat hamabost urteko espetxe zigorra betetzen ari da. Joan den azaroan, baina, haren abokatu Agustin Martinezek helegite bat aurkeztu zuen soilik baietz da baietz legearen interpretazio jakin bat kontutan hartuz, eta bere bezeroaren zigorra arintzeko eskatu zuen: hamahiru urte eta bederatzi hilabetera. Fiskaltza eta biktimaren abokatua Martinezek eskatutako berrikuspena egitearen kontra agertu ziren.

Ikusi gehiago:Iruñeko talde bortxaketako espetxeratu baten zigorra arintzeko eskatuko dute

Ebazpenean, Nafarroako Probintzia Auzitegiak Espainiako Auzitegi Gorenaren sententzia ekarri du gogora. Han, azaltzen da hamabost urteko zigorra «akusatuen inguruabar pertsonalen eta egitatearen larritasunaren araberakoa» dela: «Egitateak oso larriak dira, eta horien ondorengo akusatuen jarrerak, epaian deskribatzen denak, areagotu egiten du erruduntasuna, edo haien jokabidearen antijuridikotasuna, eta horrek justifikatzen du legez aurreikusitako gutxienekoa baino zigor handiagoa ezartzea, nahiz eta oso hurbil egon».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.