Asteazkenean hasi zuten Alemanian operazio erraldoia Luetzerath herrixka hutsarazteko, ikatz meatze bat zabaltzeko helburuarekin. Ehunka polizia aritu dira horretan, baina asteburuan, oraindik ere milaka manifestari ekologistari aurre egin behar izan diete.
Herrixkan gotortuta zeuden ekintzaile ia guztiak kanporatu dituztela esan du Poliziak, baina tunel batean ezkutatu direnek eusten diotela gaineratu dute.
Borrokek irudi ikusgarriak utzi dituzte; besteak beste, Poliziak lokatzean harrapatuta geratu direnekoak.
cops defending coal mine get stuck in mud #Luetzerathpic.twitter.com/xHJBoukRsN
— Max Granger (@_maxgranger) January 15, 2023
Larunbatean milaka protestari bildu ziren manifestazio batean; 35.000, antolatzaileen arabera. Horretan parte hartu zuen Greta Thunberg ekintzaile gazteak, eta Poliziaren bultzadak jasan zituen. Borrak eta ur kanoiak erabili zituzten poliziek manifestarien aurka. «Poliziaren indarkeria» salatu zuen Thunbergek.
Fossil fuel companies need violence to keep extracting coal.
— á´ÂŠá´ÂÂÂá´Â€ɴɪá´Â‡ ÊŸá´Â‡á´ÂÂÂá´Â‡Ê€á´Â„ɪá´Â‡Ê€ (@JoanieLemercier) January 15, 2023
Here @GretaThunberg and @Luisamneubauer being brutaly pushed during the legal and registered protest.pic.twitter.com/EsmghEngsp
Etxe multzo bat besterik ez da Luetzerath, baina Garzweiler meatzea du inguruan, eta hura handitzeko hustu nahi dute. Biztanleak kanporatu zituzten aurretik, azkena iaz. Baina klimaren aldeko ekintzaileek okupatu egin zuten, meatzea handitzeko asmoei aurre egiteko. Lurrazpian dagoen ikatza hantxe uzteko eskatzen dute. Gertatzen ari dena proba bat delako Alemaniako Gobernua osatzen duten SPD alderdi sozialdemokratarentzat eta, batez ere, haren bazkide Berdeentzat. Izan ere, gobernuak erabakita dauka Ipar Renania-Westfalian 2030. urterako ez dela ikatzik erreko argindarra sortzeko, eta Alemania osoan, 2038rako. Klima larrialdiarekin kezkaturik dauden ekintzaileek, ordea, ikatza berehala alboratzeko eskatzen dute.
Such graphic, epic destruction financed by @HSBC. Now that’s vandalism. #Luetzerath#LuetzerathUnraeumbarpic.twitter.com/0NF8dkYsGd
— Jack Lowe | @[email protected] (@MrJackLowe) January 12, 2023
RWE enpresa da herrixkaren jabea, eta, adierazi duenez, negu honetan bertan nahi du Luetzarethen azpiko ikatza atera. Agindu duenez, hori izango da suntsituko duten azken herrixka. Izan ere, lignitoa edo ikatz arrea ateratzen dute meatzean, 1940. urtetik. Ustiaketa sistemak eremu suntsitu bat besterik ez du uzten atzean, ez etxerik, ez zuhaitzik, ez errekarik, ez zorurik. Dagoeneko 30,96 kilometro koadroko eremu bat suntsitu du, eta, denera, hamabost bat herrixka desagerrarazi ditu.
TW Polizeigewalt
— Lützerath bleibt! - Tag X seit 3.1. (@LuetziBleibt) January 14, 2023
Was wir heute und die letzten Tage erleben ist pure #Polizeigewalt. Wir sind erschrocken, wie die Polizei vorgeht und verurteilen dieses Verhalten. Wir bleiben standhaft, denn wir wissen, wofür wir kämpfen: #Klimagerechtigkeit!
(🧵1/4) pic.twitter.com/scQCZaZ4ly