Hilberria

Mirentxu Elosegi zendu da Tolosan, ETAk bahitutako emakume bakarra

Hamahiru egunez izan zuten bahitua, haren familiak erreskatea ordaindu zuen arte.

Mirentxu Elosegi zendu da Tolosan,. JON URBE/ FOKU
2023ko urtarrilaren 10a
15:30
Entzun 00:00:0000:00:00

Joan den igandean Mirentxu Elosegi Garmendia zendu zen, Tolosan (Gipuzkoa), 88 urte zituela. ETAk bahitu zuen emakume bakarra izan zen. 1982. urtean hamahiru egunez eduki zuen bahituta, haren familiak erreskatea ordaindu zuen arte. Boinas Elosegui enpresaren jabea zen Elosegi familia.

Hedabideek emakumearen desagertzearen berri eman zuten, eta, azkenean, 25 milioi pezetaren truke, aske utzi zuten Elosegi. Joan den urtean 40 urte bete ziren bahiketatik, eta Elosegiren semeetako batek jendaurrean eskerrak eman zizkien bere amaren erreskatea ordaintzen lagundu zietenei.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.