Koronabirusa

Lau urtera arteko haur zaurgarriei Pfizer txertoa jartzea gomendatu du Frantziako Osasun Aginte Gorenak

Lehen aldiz, Frantziako Osasun Aginte Gorenak koronabirusaren kontrako txertoa haurrei jartzeko gomendioa eman du, eta Pfizer etxearen txertoa jartzeko gomendatu du.

Koronabirusaren kontrako txertoa. GUILLAUME FAUVEAU
Oihana Teyseyre Koskarat.
2022ko abenduaren 19a
15:02
Entzun 00:00:0000:00:00

Frantziako Osasun Aginte Gorenak sei hilabetetik lau urtera arteko ume zaurgarriei COVID-19aren kontrako txertoa jartzeko gomendatu du. Zehaztu dute jartzekotan Pfizer enpresaren txertoa jarri behar dutela. Lehen aldia da Frantziako Estatuan COVID-19aren kontrako txerto bat umeentzat gomendatzen dutela. Gisa berean, immunoeskasia dutenen inguruan bizi diren adin tarte horretako umeei txertoa jartzeko gomendioa egin dute. Frantziako Gobernuak oraindik ez du erran Frantziako Osasun Aginte Gorenaren iritziari kasu egingo dion eta txertaketa talde horri zabalduko dion.

Txertoaren posologia egokitzeko gomendatu dute, baina txertaketa eskema berari segitu beharko diote umeek: hiru dosi jarri beharko dituzte. Lehen dosiaren eta bigarren dosiaren artean hiru aste itxoin beharko dute, eta hirugarrena zortzi aste berantago jarri beharko dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.