Nafarroa Arena goraino bete da han jokatu den lehen finalean

Ikusleak Nafarroa Arenan, finala hasi aurretik. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
Paulo Ostolaza.
2022ko abenduaren 18a
11:18
Entzun

Goiz iritsi da jendea Nafarroa Arenara: ateak irekitzerako ilara egin dute bertsozaleek, eta, saioa hasteko oraindik ordu erdi falta zela, aretoa bete itxura hartzen hasi da. Sarrerak aspaldi agortu ziren, eta itxura bikaina izan du gaur Iruñeko pabiloiak.

Pandemiaren osteko lehen finalean, nabaria izan da bertsolarien etaikusleen emozioa. Hori agerian geratu da bertsolariek oholtzara bidean egin duten bide luzean: zutik eta txaloka hartu dituzte ikusleek, bertsolariek itxurari eta kontzentrazioari eusteko lanak zituzten bitartean. Baita egun osoan ere: etengabeak izan dira zaleen olatuak, baita, tartean, malko mordoxka bat ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.