Hezkuntza arloko «aditu eta arituak», kultur sortzaileak eta euskalgintzako ordezkariak zituen iragarrita Euskalgintzaren Kontseiluak gaur, Bilbon, Euskara eta euskal kultura etorkizunaren ardatz adierazpenaren aurkezpenerako. 200 bat laguneko zerrenda bat aurkeztu dute: guztiek egin dute bat agiriarekin. Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria ontzeko prozesua abian da, eta «berariaz» eskea egin dute lege horrek aintzat har ditzan honako hiru eskabideak. Bat: euskara ikas eta irakas hizkuntza izango duen eredu orokor inklusibo bat nahi dute. Bi: euskal kultura ardatz izango duen euskal curriculuma. Hiru: hezkuntza ez arautua ere osorik euskaraz garatzea. Agerraldian Leire Vargas idazleak eta Iratxe Retolaza EHUko irakasleak irakurri dute dokumentua.
Paul Bilbao Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiak iragarri du bihartik era izango dutela nahi duten herritar guztiek bat egiteko adierazpenarekin. Kontseiluaren webgunean egongo da horretarako era. Egiten diren hiru eskariak oso «zehatzak eta argiak» direla esan du Bilbaok, eta adi ikusiko dutela legeak horiek behar bezala aintzat hartzen dituen. Gainerakoan euskalgintzak «determinazioz» erantzungo duela iragarri du: «Hau ez da ezeren amaiera». Hezkuntza sisteman ezinbestean euskararen eta euskal kulturaren aldeko «jauzia» egin behar dela esan du: «Asko daukagu jokoan». Urrian egin zuen Euskalgintzaren Kontseiluak lege aurreproiektuaren zirriborroaren lehen irakurketa, eta «euskarazko eredu orokor eta inklusiboa» eskatu zuen orduan. Hezkuntza komunitatearen erakunde garrantzitsuenek eta gehiengo sindikalak egindako ekarpena izan zela gogoratu du gaur Kontseiluak. Helburu hori lortzeko bidean, bigarren urrats bat egin nahi izan dute orain adierazpen honekin.
«Euskara da gure herriko berezko hizkuntza». Horixe du lehen esaldia dokumentuak, eta atzetik datozenen oinarria da: zimendua. Izan ere, adierazi dute, hizkuntzaren garrantzi horretaz jabetuta, hezkuntza sistemaren «ardura» dela ikasle guztiek «euskara maila egokia erdiestea» derrigorrezko hezkuntza bukatutakoan. Ikasle guztiek lortu beharreko helburua dela nabarmendu dute: «Edozein izanik ere bizitokia, egoera sozioekonomikoa, jatorria, ingurune soziolinguistikoa...». Eskubide hori betetzea «botere publikoen» eginkizuna da, eta horren arabera ondu behar dituzte legeak, esaterako orain Araba, Bizkai eta Bizkairako ontzen ari direna: «Araudiak argi eta zehatz jaso behar du ikasle guztiei euskararen ezagutza bermatzeko zein bide eskainiko zaien».
Horretarako, euskararen errealitate soziolinguistikoa zorrotz eta argi aztertu behar dela esan dute. «Izan ere, euskara hizkuntza gutxitua da bere herrian, eta errealitate hori ezin ezkuta daiteke». Azken hamarraldietan egin diren aurrera pausoak aintzat hartuta ere, horietan ezin dela geratu adierazi dute. «Berdintasuna helburu, euskarak neurri proaktiboak behar ditu, ezin arau daiteke bi hizkuntzak maila berean baleude bezala», jaso dute agirian.
Hortik lehen eskearen mamia: «Ikasle euskaldun eleaniztunak sortzerakoan arrakasta gehien izan duen hezkuntza eredutik abiatu behar da etorkizuneko arautegia; alegia, euskara ikas eta irakas hizkuntza duen eredutik. Beraz, euskarak izan behar du izan hezkuntza sistemako hizkuntza normalizatua». Horiek horrela, ikasle bakoitzaren egoera ezagutu beharko da, eta horren arabera jokatu. »Euskara ezagutu gabe sartzen diren ikasleei arreta berezia eskaini beharko zaie, eta hizkuntza proiektuak errealitate soziolinguistikora egokitzeko irizpide orokorrak ezarri beharko ditu legeak berak. Betiere euskara gutxiago duenari gehiago ematea izango da oinarria«
Euskal kulturak ere hezkuntza sisteman txertatuta egon behar duela nabarmendu dute. «Kultura ere eskubidea da, eta kalitatezko hezkuntzaren bidean, ezinbestekoa da euskarazko kulturgintzaren transmisioa bermatzea, gizarte kohesiorako elementua baita«. Bi lan ildo «sinkronizatu» bereizi dituzte xede horren inguruan. «Alde batetik, euskarazko kulturgintzaren historia eta orainaren ezagutza, eta beste alde batetik, euskaraz sortzeko grina transmititzea askotariko kultur adierazpideetako ereduak jasota eta praktikatuta».
Euskalduntzea eta kulturaren transmisioa hezkuntza arautuan ez ezik, «ez arautuan» ere bermatu behar dela aldarrikatu dute, eta legean horren alde ere egin behar dela. Era berean, beharrezkoa iruditzen zaie legean euskara «errealitate kultural bati» lotzea:«Zazpi lurraldetan zabaltzen den errealitatea». Bide beretik, «munduaren ikuskera» abiatu behar da «gertuko errealitatetik», propiotik: «Euskararen herriaren errealitatetik».
Itunetik legera
Eusko Legebiltzarrak apirilaren 7an jarri zizkion Hezkuntza Legea ontzeko zumeak Eusko Jaurlaritzari, EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos-IUk itun bat hitzartu baitzuten oinarrizko zutabeekin. Irailean argitaratu zen Hezkuntza Legearen aurreproiektuaren lehen zirriborroa, Eusko Jaurlaritzak oinarri horien gainean idatzitakoa. Zuzenketa ugari egin dizkiote eragileek, eta kritika ozenak ere izan dira; aste honetan bertan greba egin dute eskola publikoetan legearen hainbat edukiren kontra, eta euskararen gaineko aldarriak ere egon dira tartean. Hain justu ere, «euskara erdigunean jartzea» izan da eskeetako bat.
Legearen lehen zirriborroan zehaztu dute hezkuntza sistema «eleaniztuna» izango dela, «euskararen inguruan artikulatua». Irakasgaiak hizkuntza batean edo bestean eman, zirriborroan argi zehaztuta dago ikasle guztiek gutxienez zer euskara maila lortu beharko duten ziklo bakoitzaren amaieran: LH Lehen Hezkuntza bukatzean, B1 maila euskaraz nahiz gazteleraz, eta DBH Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza bukatutakoan, B2 maila. Zirriborroan jaso dute Hezkuntza Sailak eta ikastetxeek «beharrezko neurriak» ezarriko dituztela ikasleek maila horiek lortzen dituztela bermatzeko, «ingurune bakoitzeko abiapuntua eta ezaugarri soziolinguistikoak kontuan hartuta». Era berean, «ebaluazio tresnak» jarriko ditu ikasleen hizkuntza maila neurtzeko.
Bihartik nahi duen orok adierazpenarekin bat egiteko era izango du. Gaur aurkeztu diren sinatzaileak horra:
Ainara Iturrioz Lekuona - Elhuyarreko ekonomia eta finantzetako teknikaria
Ainara Lasa Perez - BERRIAko marketin arduraduna
Ainhoa Azpirotz Eizmendi - 'Hik Hasi'-ko hezkuntza-kazetaria eta erredaktorea
Ainhoa Zumeta Mendizabal - Zaragueta. Irakaslea
Aiora Jaka Irizar - Itzultzailea
Aiora Zulaika Soroa, 'Pirritx' - Katxiporreta. Pailazoa
Aitor Altuna Etxabe - Arremanitz kooperatiba
Aitor Bengoetxea Alkorta - UEU. Zuzenbidean doktorea
Aitor Gorosabel Garai - Musikaria
Aitor Mendiluze - Bertsolaria
Aitor Zuberogoitia Espilla - Huheziko irakaslea
Aitziber Agirre Ruiz de Arkaute - Elhuyarreko zientzia dibulgatzailea
Aitziber Anakabe Iturriaga - EHU / UEU. Irakaslea Zientzia eta Teknologia Fakultatean
Aitziber Garmendia - Aktorea
Aitziber Lasa Iglesias - Elhuyarreko zientzia hezitzailea
Aitziber Martinez de Lagos - Hezkuntza Plazara
Aize Otaño Lizarralde - AEK-ko artezkaritza kidea
Alaia Martin Etxebeste - Bertsolaria
Alaine Agirre Garmendia - Idazlea
Alaitz Imaz Oiartzabal - Elhuyarreko komunikazio teknikaria
Alfonso Mujika Etxeberria - Elhuyarreko itzultzailea
Alizia Iribarren Andueza - AEK-ko koordinatzaile nagusia
Amaia Arregi Korta - Txatxilipurdi
Amaia Astobiza Uriarte - Elhuyarreko hizkuntzalaria
Amaia Perez Elorza - Hezten Soziolinguistika taldeko koordinatzailea
Amaia Urkola Goenaga - UEU Gipuzkoako Foru Aldundiko Baso Osasuneko teknikaria eta UEUko kidea
Amaia Zarrabeitia Salterain - Elhuyarreko partaidetza teknikaria
Amelia Barquin Lopez - Huheziko irakaslea Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, eta kultura arteko hezkuntzan
Amets Arzallus Antia - Bertsolaria
Ana Arruarte Lasa - EHU / UEU Irakaslea eta ikertzailea Donostiako Informatika Fakultatean
Ana Galarraga Aiestaran - Elhuyarreko zientzia dibulgatzailea
Ana Mendizabal Uliarte - IES Miguel Unamuno BHI
Ana Urkiza Ibaibarriaga - Idazlea
Ana Zelaia Jauregi - EHU / UEU Informatika Fakultateko irakaslea
Ander Basaldua Artiñano - EHU / UEU Irakasle ohia
Ander Lipus - Aktorea
Ane Albisu Iriarte - Irakaslea
Ane Elordi Alburquerque - Korrikako arduraduna
Ane Sarasketa Goienola - Iraleko irakaslea
Aner Egaña Azpiazu - Elhuyarreko hizkuntza teknologietako informatikaria
Antton Telleria - Komikoa
Anuntxi Arana Murillo - Euslkalpen. Idazlea, antropologoa eta Euskal PENeko kidea
Arantxa Urbe Irazusta - 'Hik hasi'-ko hezitzailea eta kidea
Aritz Larreta Bereziartua - 'Hik hasi'-ko irakaslea eta gurasoa
Aritz Lili Lekanda - Aiaraldea Ekintza Faktoriako hezkuntza alorreko arduraduna
Arkaitz Miner Aristizabal - Musikaria
Arrate Gaztelu Agirre - Oinherriko dinamizatzailea
Asier Etxenike Ugarte - Hezkuntza Plazara
Asier Gorostidi Aliri - Hezten-eko bezeroen arretarako eta laguntza taldeko koordinatzailea
Asier Serrano Lasa - Euskal PEN. Idazlea, kantagilea eta Euskal PENeko kidea
Beatriz Fernandez Fernandez - EHUko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak saileko burua
Beatriz Zabalondo Loidi - BERRIA taldeko lehendakaria
Benito Fiz Diez - AEK Didaktika arduraduna
Beñat Amenabar Perurena - EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia fakultateko irakaslea
Beñat Gaztelumendi Arandia - Bertsolaria
Bertol Arrieta Kortajarena - Idazlea
Castillo Suarez Garcia - Idazlea
Danel Solabarrieta Arrizabalaga - Elhuyarreko Zientzia hezitzailea
Deunore Aguilera Ortuzar - Urtxintxa
Edorta Jimenez Ormaetxea - Idazlea
Edurne Rangel Gutierrez - Okondoko Eskolako irakaslea
Eider Gogorza Ulazia - AEK-ko irakaslea
Eider Goiburu Moreno - UEUko Bigarren Hezkuntzako Masterreko irakasle
Eider Rodriguez Martin - Idazlea
Eneritz Anakabe Iturriaga - EHUko Irakaslea
Eñaut Aiartzaguena Bravo - Ilustratzailea
Eñaut Elorrieta Larruzea - Musikaria
Felix Olasagasti Arsuaga - EHU / UEU Biokimika eta Biologia molekularra saileko irakaslea
Fernando Mijangos Ugarte - EHUko eta UEUko kimika irakasle ohia
Gaizka Arrizabalaga - San Nikolas ikastolako Zuzendaria
Galder Perez Gonzalez - Aktorea
Garbiñe Ubeda Goikoetxea - Idazlea
Goizalde Landabaso Etxeberri - Idazlea
Gotzon Barandiaran Arteaga - Ahotsenea. Idazlea
Gurutze Ezkurdia Arteaga - EHUko Bilboko Hezkuntza Fakultateko irakaslea
Haritz Salaberria Goikoetxea - Ttakun euskara elkartzeko koordinatzailea
Iban Arregi Epelde - BERRIAko kontseilari-ordezkaria
Iban Zaldua Gonzalez - Idazlea
Idoia Begoña Fernandez - EHUko Hezkunza Zientziak saileko irakaslea
Idoia Pujana Uriarte - Botikazar Institutuko irakaslea
Idurre Alonso Amezua - Huheziko Irakasle eta ikertzailea
Idurre Zugazagasti Aja - Elhuyarreko partaidetza teknikaria
Igone Zabala Unzalu - EHUko Euskal Hizkuntza eta Komunikazio saileko zuzendaria eta irakasle titularra Zientzia eta Teknologia fakultatean
Igor Leturia Azkarate - Elhuyarreko Adimen-artifizialeko ikertzailea
Iker Agirre Aginalde - Txatxilipurdi
Iker Estanga Alonso - Elhuyarreko informatikaria
Iker Manterola Isasa - Elhuyarreko hizkuntza teknologietako informatikaria
Imanol Epelde Pagola - Irakaslea
Imanol Miner Aristizabal - Euskara teknikaria
Ines Castiella Imaz - UEU. Goi mailako ingeniari industriala
Inma Hernaez Rioja - EHUko irakasle katedraduna
Intza Gurrutxaga - EHEko kidea
Iñaki Alegria Loinaz - UEU. Informatikan doktorea
Iñaki Goirizelaia Ordorika - EHUko Ingeniaritza Telematikoko katedraduna Komunikazio Ingeniaritza Sailean
Iñaki Iurramendi Mendizabal - Kiroletako udal teknikari ohia
Iñaki Leturia Yurrita - Elhuyarreko Teknopoliseko aurkezlea
Iñaki Lopez de Luzuriaga - EWKE. Itzultzailea
Iñaki Martiarena Otxotorena, 'Mattin' - Ilustratzailea
Iñigo Etxezarreta - Musikaria
Iñigo Morcillo Berrueta - Elhuyarreko adimen artifizialeko ikertzailea
Iñigo Salaberria Aliaga - HEIZE
Ion Larrañaga Gurrutxaga - Elhuyarreko kazetaria
Irantzu Gallastegui Carballal - Aranbizkarra Ikas Komunitatea. Irakaslea
Irati Kortabitarte Egiguren - Elhuyarreko komunikazio teknikaria
Irati Larrañga Etxebarria - Irakaslea
Irati Seijo Diez - Artaziak kooperatiba. Hezitzailea
Iratxe Esnaola Arribillaga - Deustu. Irakaslea eta ikerlaria
Iratxe Ormatza Imatz - Itzultzailea
Irune Bengoetxea Lanberri - Elhuyarreko komunikazio arduraduna
Isusko Vivas Ziarrusta - UEU. Artean doktorea eta EHUko irakaslea
Itziar Agirre Vicente - Oñati BHI. Irakaslea
Itziar Diez de Ultzurrun Sagala - EIZIE. Itzultzailea
Izane Barragan Campos - Elhuyarreko pertsona saileko teknikaria
Izaro Auzmendi Sarasa - Arremanitz kooperatiba
Izaro Lanberri Urbistondo - Elhuyarreko harreragilea
Jaione Urruzola Aritzeta - Pasaiko euskara teknikaria
Joanmari Larrarte Telletxea - Elkar. Komunikazioa eta kultur arloa
Johana Olabarria - Euskaltzaleen Topagunea - Irudienea
Jon Abril Olaetxea - Elhuyarreko koordinatzailea
Jon Artatxo Aurtenetxe - Ibaia ikus-entzunezko euskal ekoizleak. Abokatua
Jon Maya Sein - Kukai. Dantzaria
Jon Miner Aristizabal - Soinu teknikaria
Jone Uria Albizuri - Bertsolaria
Jose Ignazio Ansorena, 'Piter' - Musikaria
Jose Luis Otamendi - Idazlea
Jose Luis Sukia Busselo - EHko Ikastolen Elkartea. Zuzendari nagusia
Joseba Aldasoro Galan - Elhuyarreko zientzia hezitzailea
Joseba Makazaga Odria - EHUko Informatika Fakultateko irakaslea. KZAA saila
Josebe Azpiri Akarregi - Zaldupe ikastola. Irakaslea
Josi Oiarbide Alustiza - 'Hik hasi'-ko Haur Hezkuntzako irakaslea
Josu Txapartegi Aramendi - 'Hik hasi'-ko irakasle ohia
Josu Zabala Ajuriagerra - Musikaria
Joxe Luix Agirretxe Mitxelena - OARSOALDEKO GARAPEN AGENTZIA. Teknikaria
Joxe Manuel Odriozola Lizarribar - Idazlea
Joxe Mari Sors Bagues - Elkar fundazioa. Lehendakaria
Joxemari Agirretxe Kerexeta, 'Porrotx' - Katxiporreta. Pailazoa
Joxemi Campillo Robles - EHU. Euskaltzalea eta EHUko irakaslea
Juanjo Elordi Bilbao - Zinema egilea
Julen Gabiria Lara - Idazlea
June Rivas Ruiz - Zirimola
Kepa Sarasola Gabiola - UEU. Informatikan doktorea
Keu Agirretxea - Musikaria
Klara Ceberio Berger - Elhuyarreko hizkuntzalaria
Koldo Garcia Etxebarria - UEU. Ikertzailea genetikan
Koldo Tellitu Mejia - EHko Ikastolen Elkartea. Lehendakaria
Koldo Zuazo Zelaieta - EHUko Irakasle ohia
Kristina Mardaras Sedrun - Bertsolaria
Lander Juaristi Lasa - Txatxilipurdi
Laura Aldabaldatreku Zuazu - Irakaslea
Laura Mintegi Lakarra - Euskal PEN. Idazlea, irakaslea eta Euskal PENeko lehendakaria
Leire Arano Amas - Itzultzailea
Leire Vargas Nieto - Idazlea
Lide Azkue Iruretagoiena - Elhuyarreko Itzultzailea
Lorea Agirre Dorronsoro - Jakin
Lur Etxeberria Iradi - Elhuyarreko berdintasun teknikaria
Lutxo Egia Del Rio - Idazlea
Maddalen Lopez de LaCalle Lekuona - Elhuyarreko adimen artifizialeko ikertzailea
Maider Etxebarria - Irakaslea
Maite Arroitajauregi Aranburu, 'Mursego' - Musikaria
Maite Asensio Iparragirre - Hezten. Koordinatzailea
Maite Azpiazu Errazkin - Oinherri. Dinamizatzailea
Manex Fuchs - Aktorea
Maren Ortiz Zarragoitia - EHUko Irakasle atxikia, Zientzia eta Teknologia fakultateko Euskara eta Nazioarteko harremanen arloko dekanordea
Maria Gorosarri GonzaÂÂlez - EHU / UEU Irakaslea
Martxelo Otamendi Egiguren - BERRIA. Zuzendaria
Mertxe Rodriguez Serrano, 'Marimotots' - Katxiporreta. Pailazoa
Miguel Angel Elosegi - Idazlea
Mikel Agirrezabala Ezkurdia - 'Hik hasi'
Mikel Esnal Zalacain - Elkarreko kudeatzailea
Mikel Etxaburu Osa - Idazlea
Mikel Markez Ibarguren - Musikaria
Mikel Urdangarin Abasolo - Musikaria
Mila Amurrio Velez - UEU Soziologian doktorea
Miren Agur Meabe Plaza - Idazlea
Nagore Etxabe Iruretagoiena - Iturzaeta. Irakaslea
Naiara Arri Garcia - Elhuyarreko berdintasun teknikaria
Nekane Arratibel Insausti - Huheziko irakasle eta ikertzailea
Nekane Artola Aldasoro - EHko Ikastolen Elkartea. Lehendakariordea
Nera Loiola Pikaza - Idazlea
Nerea Mujika - Gerediaga elkartea. Lehendakaria
Nerea Zubia Blazquez - Elhuyarreko partaidetza teknikaria
Nerea Zubillaga Herran - EHUko Gizarte Langilea eta EHUko doktoreaurreko ikertzailea
Nora Salbotx Alegria - 'Hik hasi'-ko irakaslea
Oier Guillan Bermudez - Idazlea eta antzerkigilea
Oihana Bartra Arenas - Bertsolaria
Oihana Iguaran Barandiaran - Bertsolaria
Oihane Cantero Dominguez - Elhuyarreko adimen artifizialeko ikertzailea
Oihane Lakar Iraizoz - Elhuyarreko komunikazio teknikaria
Olaia Jimenez Arrieta - Huheziko irakaslea
Olatz Aldabe Iza - Lezo herri eskola. Irakaslea
Olatz Altuna Zumeta - SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA Soziolinguista
Olatz Altzua Galparsoro - ARRASATE BHI Irakaslea
Olatz Osa Zubia - Elar argitaletxea. Zuzendaria
Olatz Rico Uria - Elhuyarreko ekonomia eta finantzetako teknikaria
Olatz Salvador Zaldua - Musikaria
Pako Aristi Urtuzaga - Idazlea
Patxi Iturregi Escondrillas - Idazlea
Patxo Larrinoa Anza - Irakaslea
Ramon Agirre Lasarte - Aktorea
Saioa Landa Lazcano - ORKOIETA HERRI ESKOLA Irakaslea
Sugoi Etxarri - EHE Kidea
Tasio Arrizabalaga Azpiroz - Elhuyarreko partaidetza teknikaria
Txusma Azkona Mendizabal - Plisti Plasta familia gunea
Unai Iturriaga Zugazartaza - Bertsolaria
Urbil Artola - Musikaria
Uxue Alberdi Estibaritz - Idazlea eta bertsolaria
Virginia Larrarte Neira - Elhuyar
Xabier Sarasua - 'Hik Hasi'
Yolanda Arrieta Malaxetxebarria - Idazlea eta literatura-bitartekaria
Zigor Ibarzabal - EHko Ikastolen Elkartea. Hezkuntza arduraduna
Zuriñe Zorrozua - Urretxindorra ikastola. Zuzendaria