Bart gauean 18 urte gizonezko bat atxilotu dute Tuteran (Nafarroa), zenbait komunikabideren arabera. Ostalaritza establezimendu batean sexu abusu bat egin izana egozten diote.
Gizonezkoa aske geratu da, behin-behinean. Alabaina, epailearen aurretik igaro beharko du astelehenean.