Euskara

Euskararen Legea aldatzeko eskatu dio Euskaltzaindiak Nafarroako Gobernuari

Bat egin du Euskararen Nafar Kontseiluak irailean egindako adierazpenarekin

Euskaltzaindiko kideak, artxiboko irudi batean. JON URBE / FOKU
gotzon hermosilla
2022ko azaroaren 16a
20:32
Entzun

Euskaltzaindiak bat egin du Euskararen Nafar Kontseiluak 2022ko irailaren 16an egindako adierazpenarekin, eta Nafarroako Gobernua premiatu du Euskararen Legea «lehenbailehen» aldatzera, euskara Nafarroa osoan ofiziala izan dadin.

Euskaltzaindiak gogorarazi du bere eginkizunen artean «euskara landu, ikertu eta arautzea eta, euskararen estatusari dagokionez, hizkuntza eskubideak zaintzea eta euskararen erabilera sustatzea» daudela, eta Nafarroan ere instituzio aholku-emailea dela. Gainera, Euskararen Nafar Kontseiluko kide ere bada.

Euskararen Kontseiluak irailean adierazi bezala, Euskaltzaindiak ere uste du beharrezkoa dela euskara ofiziala izatea herrialde osoan «nafar guzien hizkuntza eskubideak babesteko».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.