Bertsolari Txapelketa

Iñaki Muruak jantziko dio txapela Bertsolari Txapelketa Nagusiko irabazleari

Bertso munduan egindako «ageriko zein isilpeko lan handia» eskertu nahi dio Bertsozale Elkarteak.

Iñaki Murua, artxiboko argazki batean. JON URBE / FOKU
Andoni Imaz
2022ko azaroaren 15a
11:32
Entzun

Abenduaren 18ko finalean, Nafarroa Arenako oholtzara igoko da Iñaki Murua (Gabiria, Gipuzkoa, 1956), eta berak jantziko dio txapela Bertsolari Txapelketa Nagusiko irabazleari. Hala adierazi du Bertsozale Elkarteak gaur goizean, egin duen lanagatik esker ona erakusteko asmoz.

Bertsolaria ez ezik, bertsoaren munduko eragile handia ere izan da Murua. Bertsolari zebilela, 1982an parte hartu zuen lehen aldiz Bertsolari Txapelketa Nagusian, eta 1986koan eta 1989koan finalera iritsi zen. Finalista izan zen Gipuzkoako 1991ko eta 1995eko txapelketetan ere.

Eragile gisa, «etengabeko lana» egin du, Bertsozale Elkartearen esanetan, «Gabirian bertan hasi eta Euskal Herri osoan ere bai»: 2005etik 2018ra, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaria izan zen.

Ohar batean esan dutenez, gaur egun ere «figura oso garrantzitsua» da elkartean: «Maitasunetik eta zaintzatik aritzen da beti, eta bertso munduko gazte, heldu, boluntario, langile zein gertuko guztiek estimu handitan daukagu».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.