Jaialdiak

Chemical Brothers, Ben Yart, Merina Gris, The Blaze eta beste izanen dira 2023ko BBK Liven

Jaialdian arituko diren 24 artisten izenak iragarri dituzte jadanik. Aurretik jakinarazia zenez, uztailaren 6tik 8ra eginen dute, Kobetamendin.

2022ko BBK Liveko irudia. MONIKA DEL VALLE, FOKU
Uxue Rey Gorraiz.
2022ko azaroaren 15a
11:30
Entzun

BBK Liven musika dardarak hasteko zortzi hilabete falta direlarik, jadanik iragarri dute jaialdian parte hartuko duten talde mordo bat. Dagoeneko plazaratua zuten jaialdiaren hamaseigarren aldian Arctic Monkeys izanen zela talde nagusia. Ordea, talde britainiarrarekin batera kartelean nor izango den esan gabea zen artean; gaur arte. Beste 23 talderen izenak eman dituzte, eta hiru euskal herritar dira horien artean: Merina Gris, Bengo eta Ben Yart.

Hala, guztira 24 taldek osatzen dute egitaraua, gaur-gaurkoz: 070 Shake, Albany, Arctic Monkeys, Arde, Bogotá, Baiuca, Ben UFO, Ben Yart, Bengo, Call Super, Colectivo Da Silva, Delaporte, Dinamarca, Florence + The Machine, Job Jobse, Love of Lesbian, Merina Gris, Playback Maracas, ROJUU, The Blaze, The Chemical Brothers, The Lathums, Tinariwen, Violet, eta Young Marco.

Uztailaren 6tik 8ra eginen dute jaialdia. Kobetamendin (Bizkaia), ohi denez. Sarrerak salgai dira dagoeneko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.