«Justizia feminista» aldarrikatuko du aurten Euskal Herriko Mugimendu Feministak azaroaren 25ean

Azaroaren 25ean da Indarkeria Matxistaren Kontrako Eguna. «Beldurra eta kontrolaren aurrean, justizia feminista» aldarrikatzeko deialdiak egingo dituzte Donostian, Gasteizen, Iruñean, Bilbon eta Baionan.

Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguna, Donostia, 2020. JON URBE
iraia vieira gil
2022ko azaroaren 10a
12:46
Entzun

Euskal Herriko Mugimendu Feministak hiriak, herriak eta auzoak hartuko ditu aurten ere azaroaren 25ean, indarkeria matxista salatzeko. Adierazi dute «nazkatuta» daudela urtero «salaketa eta aldarri berdinak» egiteaz, eta argi utzi dute «borroka», «saretzea» eta «antolakuntza» direla indarkeriarik gabe bizitzeko bide bakarrak.

Beldurra eta kontrolaren aurrean, justizia feminista izango da aurtengo leloa. Hain zuzen ere, Mugimendu Feministako kideek azaldu dutenez, nabarmena izan da aurten Poliziak eta instituzioek mugimendu feminista «kriminalizatzeko» egin duten «saiakera sistematikoa». Era berean, salatu dute saiakera horren helburua dela «emakumeen eta sexu genero disidenteen borroken eta bizitzen kontrola lortzea». Eraso horiei aurre egiteko, beraz, elkarren arteko zaintza eta babesa da «bide bakarra»: «Justizia gure gain hartuko dugu, eta autodefentsan jarraituko dugu».

Emakume eta sexu genero disidenteen aurkako «indarkeria anizkoitzak» amaitzeko ordua dela adierazi dute, bai eta ardura «denona» dela ere. «Kolektiboki borrokatzen» jarraitu behar dutela adierazi dute, eta, horretarako, antolakuntza feministaz baliatzeko deia egin dute. Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunean, azaroaren 25ean, hain zuzen, lau deialdi egingo dituzte: 19:00etan Bilbon, Donostian eta Gasteizen, eta 20:00etan Iruñean. Baionakoa azaroaren 26an izango da, 17:00etan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.