Aurki zen hastekoa Osasunaren eta Bartzelonaren arteko partida, Sadarren. Zazpiak baino lehen, ordea, Iruñeko Iturrama auzoko Ezpala tabernan hainbat txanodun sartu ziren; han elkartu ohi da Indar Gorri Osasunaren zaleen taldea. Erasotzaileek bengalak jaurti eta kalteak eragin zituzten tabernan, eta hiru zauritu izan ziren. Horietako bi ospitaleratu egin zituzten. Indar Gorrik Bartzelonako «ultrei» leporatu die erasoa.
‼ï¸ÂÂÂâ¯ï¸Â Nuevas imágenes de los incidentes sufridos antes del Osasuna - Barça
— Navarra TV Deportes (@NavarraTVdepor) November 9, 2022
📠Los sucesos han tenido lugar en un bar del barrio de Iturrama de #Pamplona que frecuentan seguidores de Osasunahttps://t.co/AHv4rMwuA6pic.twitter.com/l8Fv0vPSiS
Lekukoen arabera, alokatutako hiru furgonetatan eta hainbat autotan iritsi ziren Ezpala ingurura, eta gizon andana bat hara zuzendu zen, makilekin eta bateekin armaturik. Iruñeko Udaltzaingoa tabernara joan zen, baita anbulantziak ere, eta sokaz hesitu zuten. Geroago agertu zen Espainiako Polizia. Erasoa ikertzen ari dira, baina oraingoz ez dute inor atxilotu.
Erasoa dela dela, Iturramako hainbat bizilagunek auzo batzarrera deitu dute gaurko. 19:30ean egingo dute, San Joan Bosco plazan, Ezpala tabernaren ondoan.
Faxista talde batek Iruñeko Ezpala Taberna erasotu du gaur arratsaldean. 3 lagun ospitalera eraman dituzte hainbat zauriekin. Iturramako taberna honetan kalte ugari eragin dituzte #Ezpala#FaxismoaStoppic.twitter.com/D6quRDQ4Bw
— Ahotsa.info (@AhotsaInfo) November 8, 2022
Osasunak «Bartzelonako ultrek Iruñean egindako istilu bortitzak» gaitzetsi zituen, eta elkartasuna adierazi die kaltetuei. Era berean, kirolean indarkeria, arrazakeria, xenofobia eta intolerantziaren aurka agertu da. Iruñeko Sortuk ere «eraso faxista» gaitzetsi du, eta «elkartasun osoa» adierazi die langile eta herritar zaurituei. Gauza bera egin du Iruñerriko GKSk: «Faxismoaren aurrean antolakuntza komunista hedatu!», idatzi dute.
Boixos Nois en Pamplona. pic.twitter.com/9vqlRdduma
— FootballDoNorte (@football_norte) November 8, 2022