Artea

Juanjo Egizabal artista hil da

Haren hainbat eskultura daude Gasteizen; besteak beste, Ibiltaria izenekoa. Cicatriz taldearen Inadaptados diskoaren azala ere hark ondu zuen. 61 urterekin zendu da.

Gasteizko Arka plazan dagoen 'Ibiltaria' da Juanjo Egizabalen eskulturarik ezagunenetako bat.
Ainhoa Sarasola.
2022ko azaroaren 2a
16:08
Entzun

Logroñon (Errioxa, Espainia) jaio zen Juanjo Egizabal, 1961ean, baina gaztetan egin zuen Gasteizera, eta han bizi zen ordutik. Haren izena 1980ko hamarkadaren erdialdean hasi zen ezagun egiten hiriko kultur munduan, Udalak antolatzen zituen eskultura tailerren bidez. Hain zuzen, harena da Gasteizko lanik ezagunenetako bat, Arka plazan dagoen Ibiltaria. 3,5 metro luze da artelana, eta 1985. urteko eskultura tailerretan egin zuen artistak, beira zuntzez eta poliesterrez; lau urte geroago, brontzez moldatu zuten.

Askotariko materialak baliatu zituen bere lanetan, baita industria hondakinetako metalak ere. Hain zuzen, material horiekin osatu zuen Maratoi herrikoiari omenaldia eskultura (1984), tailerretan kide izan zuen Marco Ibañez de Mataukorekin batera. Haren beste hainbat eskultura daude Gasteizen zehar ikusgai.

Bestalde, Egizabalek punk musikarekin ere izan zuen harremana, eta horren lekuko da Cicatriz musika taldearen Inadaptados lehen diskorako egin zuen azala. Los Freaks taldeko kide izan zen, eta harenak dira Cicactrizek kantatzen zituen zenbait abestiren hitzak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.