Abortuaren kontrakoek Gasteizko klinika baten aurrean errezatzen ahal dutela dio EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak

Ertzaintzak egindako erresoluzio baten arabera, eraikinetik 80 metrotara soilik errezatu zezakeen taldeak

Gasteizko Askabide klinika. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
Isabel Jaurena.
2022ko urriaren 14a
16:33
Entzun

40 Dias por la Vida (40 egun bizitzaren alde) abortuaren kontrako mugimenduaren erranetan, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi du abortatzeko kliniken aurrean taldeak egiten zituen otoitzei lotuta Ertzaintzak egindako erresoluzio bat. Idatzi horren arabera, Gasteizko klinika batean aurrean errezatzen zuen abortuaren kontrako taldeak ekintza hori eraikinetik 80 metrotara egin behar zuen. Izan ere, klinikaren aurrean egiten diren protestak ugarituz doaz. Osasun zentroaren atarian ia egunero arrosarioa errezatzeaz gain, «Ez zaude bakarrik, zu laguntzeko gaude» dioten afixak eskuetan eramaten dituzte mugimenduko kideek.

Taldean, baina, erresoluzioa ez zuten begi onez ikusi, eta errekurtso bat jarri zuten. Zeina, euren arabera, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak «bere osotasunean» aintzat hartu duen. 2004. urtean Ameriketako Estatu Batuetan sortutako mugimendu bat da, eta euren helburua abortatzeko eskubidea deuseztatzea da. Egin ohi dituzten ekintza ezagunen artean daude, abortatzeko kliniken aurrean errezatzea eta barau egitea.

100 metro

Donostiako Askabide klinikan ere Gasteizkoa bezalako protestak egin ohi ditu kolektiboak. Baina, kasu honetan, Donostiako epaile batek arrazoia eman zion klinikari, eta protesta egiten dutenak eraikinetik 100 metrora egon beharko dira. Duela aste batzuk zabaldu zen autoa, eta BERRIAk eskuratu zuen: epaileak adierazi zuenez, haurdunaldia etetera doazen emakumeen intimitatea eta abortatzeko duten eskubidea urratzen dituzte protesta egiten dutenek; klinikako langileen eskubideak ere urratzen direla ondorioztatu zuen.

Ikusi gehiago:Abortatzeko eskubidearen aurkako protestak, gutxienez ehun metrora

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.