Agirre 14-22 Dario

Dario final-laurdenetarako sailkatu da, Agirre kanporatuta

Errioxako pilotariak sakean eta abiaduran oinarrituta irabazi dio nafarrari lau eta erdiko txapelketan.

Dario eta Agirre, gaur, Lekunberrin (Nafarroa). IñIGO URIZ / FOKU
2022ko urriaren 9a
21:29
Entzun 00:00:0000:00:00

Final-laurdenetan izango da Dario Gomez. Errioxako pilotariak 14-22 irabazi dio Asier Agirreri Lekunberrin (Nafarroa), final-laurdenetako azken partidan.

Nagusitasunez irabazi du Dariok gaur. Sakez min egin dio Agirreri, eta asmatu du errematean ere, tantoak azkar amaitzen. 7 tanto egin ditu sakez. Neurketa bigarren erdian hautsi da: 11-12tik 11-18ra zuzenean iritsi da errioxakoa.

Ligaxkako lehen neurketan Peio Etxeberriaren aurka jokatuko du Dariok, Sorian (Espainia).

Ikusi gehiago:Gazteenek eman dute ezustea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.