Nobel sariak

Svante Paabo suediarrak irabazi du Medikuntzako Nobel saria

«Desagertutako hominidoen genomei eta giza eboluzioari buruzko» aurkikuntzak egiteagatik saritu dute Paabo.

Thomas Perlmann Fisiologia edo Medikuntzako Nobel Batzordeko idazkaria Medikuntzako Nobel Saria iragartzen. HENRIK MONTGOMERY
2022ko urriaren 3a
12:14
Entzun

Svante Paabo ikertzaile suediarrak «giza eboluzioari dagokionez» inoiz egin gabeko aurkikuntzak egin ditu, eta Medikuntzako Nobel saria eman dio Stockholmeko Karolinska Institutuak. Ikerlariaren aurkikuntzen artean daude, bertzeak bertze, neanderthalaren genoma sekuentziatzea —espezie hori desagertua da—, edo ezezaguna zen hominido baten aurkikuntza.

Paabok ondorioztatu du, gainera, hominido horien geneak pasatu zitzaizkiola Homo sapiens-ari duela 70.000 urte. Hori garrantzitsua da, adibidez, gaur egun gizakiaren immunitate sistemak infekzioei nola eragiten dien aztertzeko.

Medikuntzako Nobel saria

Medikuntzako 113 Nobel sari banatu dira 1901 eta 2022 bitarte, eta saritu horietatik hamabi emakumeak izan dira. Frederick G. Banting izan da historian sari hori jaso duen pertsona gazteena: 32 urterekin saritu zuten (1923), intsulina asmatzeagatik. Peyton Rous izan da saria irabazi duen pertsona zaharrena: 87 urterekin saritu zuten (1966), zenbat minbizi eragiteko orduan birusek zer garrantzi duten deskubritzeagatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.