Arabako Foru Aldundiaren tutoretzapeko adingabe batek hezitzaile bat salatu du sexu abusuengatik

Ertzaintzak kasua ikertu du, eta epaitegien esku dago.

Indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratze bat, Gasteizen, artxiboko irudian. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
2022ko irailaren 20a
19:43
Entzun 00:00:0000:00:00

Ertzaintzak BERRIAri baieztatu dionez, Arabako Foru Aldundiaren tutoretzapean dagoen adingabe batek salaketa jarri zuen joan den astelehenean sexu abusuengatik. Ertzaintzak kasua ikertu du, eta epaileen esku dago.

EITBren arabera, bere hezitzailea da salatutakoa, eta abuztuan izan zen erasoa. Azaldu dutenez, bere postutik kendu dute hezitzailea, eta kaleratzeko espedientea zabaldu diote.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.