Sexu erasoak

Tolosan, Andoainen eta Anoetan sexu erasoak egin izana ukatu du auzipetuak

Egozten dizkioten gertakariak jazo ziren egunetan Errumanian zegoela esan du akusatuak. Urte hasieran, 12 urteko eta 9 urteko kartzelaldiekin zigortu zuten, beste bi bortxaketa egiteagatik.

Sexu eraso bat salatzeko protesta Tolosa (Gipuzkoa), 2013an. GORKA RUBIO / FOKU
inaut matauko rada
2022ko irailaren 19a
11:01
Entzun

Gaur goizean hasi da gizon baten aurkako epaiketa, Tolosan, Anoetan eta Andoainen (Gipuzkoa) sexu erasoak egin dituelakoan. Gipuzkoako Auzitegiaren Hirugarren Sekzioan izan da epaiketaren lehen saioa, eta akusatuak bere abokatuaren galderei bakarrik erantzun die. Egozten dizkioten hiru delituak egin izana ukatu du gizonak, esan baitu gertakarien egunetan Errumanian zegoela bere ama bisitatzen. Emakume bat bortxatzea eta beste bi bortxatzen saiatzea leporatu diote.

Ikusi gehiago:Emakumezko bati sexu eraso bat egin diote asteburuan Iruñean

Akusatuaren deklarazioen ostean, epaiketak hiru biktimen deklarazioarekin jarraituko du, baina ateak itxita egingo da epaiketaren zati hori, haien abokatuak, Clara Campoamor elkarteko Clara Ramosek, hala eskatuta.

Kartzelan, 21 urtez

2019ko uztailaren 19an atxilotu zuten auzipetua, eta aurtengo urtarrilean 12 urteko eta 9 urteko kartzela zigorrak ezarri zizkioten, Beasainen eta Lasarte-Orian (Gipuzkoa) bi emakume bortxatzeagatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.