Beste eraso bat. Iruñeko Udaltzaingoak ikerketa abiatu du asteburuan Nafarroako hiriburuan izandako sexu eraso baten harira. Iruñeko Udalak eman du salaketaren berri, ohar bidez. Zehaztu dutenez, erasoa larunbat gauean gertatu da.
Plazaratutako idazkian, talde politikoek «gaitzespen irmoa» azaldu dute gertatutakoaren gainean. Halaber, elkartasun adierazi diote biktimari. «Erabateko babesa azaldu nahi diogu emakumezkoari eta haren inguruari, baita errespetua ere, haren eskubideak eta intimitatea zaintzeko».