Japonia

Japonian hamar milioi herritar inguru ebakuatu dituzte 'Nanmadol' tifoiagatik

Agintariek ohartarazi dute ekaitza «inoiz ez bezalakoa» izanen dela. Jakinarazi dute lagun bat hil dela, eta 70 inguru zauritu.

jarraia218350.jpg
Uxue Rey Gorraiz.
2022ko irailaren 19a
07:58
Entzun

Bortitz hartu du Nanmadol tifoiak Japonia. Iragarria zenez, ekaitza zakar sartu da herrialdean, hegoaldetik, eta iparralderantz ari da orain mugitzen. Arriskua handia da, eta neurriak hartu dituzte kalteak ahalik txikienak izan daitezen: 9,5 milioi herritar baino gehiago ebakuatu dituzte. Japoniako Gobernuaren esanetan, biztanleak babestea da orain lehentasuna. Datua ere eman dute, behin-behinekoa: lagun bat hil da, eta 70 inguru zauritu.

Herrialdeko hegoaldean den Miyakonojo hirian atzeman dute lehenbiziko hildakoa. Emandako datuen arabera, gizon bat da, eta auto baten barrenean aurkitu dute.

Hildakoez eta zaurituez gainera, bestelako kalterik ere eragin du tifoiak: 300.000 etxebizitza elektrizitaterik gabe daude, 700 hegaldi inguru bertan behera utzi dituzte, eta, ekaitza bortitzen den eremuetan, tren zerbitzua eten egin dute.

Nanmadol tifoia «inoiz ez bezalakoa» izanen dela ohartarazi du ohar batean Japoniako Meteorologia Agentziak. «Ezinen da konparatu hemen lehendik izandakoekin. Inoiz ez bezalako ekaitzak, olatuak eta euri jasak izanen dira».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.