Iruñeko Udaltzaingoak gizonezko bat atxilotu du asteburuan, indarkeria matxista leporatuta. Zehazki, Ziudadelan emakumezko bati sexu erasoa egitea egotzita eraman dute atxilo gizona. Igande goizaldean gertatu zen, 04:00ak aldera. Udaltzaingoak emandako informazioaren arabera, erasotzaileak lurrera bota zuen biktima, eta ukituak egin zizkion.
Erasoa gertatu zenean, biktima oihuka hasi zen laguntza eske, eta ingurumarietan ziren hiru lagun hurbildu ziren harengana, –horietako bat emakumezkoaren laguna zen, eta elkarrekin izanak ziren arestian–. Hala, hiru pertsona horiek gizonezkoa atzeman zuten, eta eutsi egin zioten udaltzainak gerturatu eta atxilo eraman zuten arte.