22 urteko emakume nafar bat hil da asteburuan Pirinioetan, Aragoin (Espainia). Gaztea Brazatorako bidea egiten ari zen lagun batzuekin, larunbatean, eta haitz batetik erori zen. 50 metro egin zuen behera, eta, ondorioz, hil egin zen. Hildakoa Iraizozkoa da, Ultzamakoa.
15:30 aldera, istripuaren berri izan zuen Guardia Zibilak, eta larrialdi zerbitzuak joan ziren hara. Iritsitakoan, gorpu bat ikusi zuten arroken artean. Emakumea gaztea hila zen ordurako.
Gainera, gizon bat ere aurkitu zuten handik metro batzuetara; hildakoaren laguna zen, 23 urteko bizkaitar bat, eta shock egoeran zegoen, harekin baitzen istripua gertatu zenean. Ospitalera eraman zuten, artatzeko.