Ospa Eguna irailaren 3an egingo dute Altsasun

Espainiako polizia indarrak herritik joan daitezela eskatuko dute Altsasun, Poliziarik ez! Langileon aurkako errepresioa gelditu lelopean.

2021eko Ospa! eguna, Altsasun. MAIALEN ANDRES / FOKU
Oihane Puertas ONA
2022ko abuztuaren 17a
11:57
Entzun

Poliziarik ez! Langileon aurkako errepresioa gelditu lelopean egingo dute Altsasun (Nafarroa) aurtengo Ospa Eguna, irailaren 3an. Borroka «antierrepresiboa» eginez, Espainiako polizia indarrak herritik joan daitezela eskatuko dute. Izan ere, Ospa mugimenduak adierazi duenez, Poliziaren normalizazioa, presentzia eta errepresioa «handituz» doazen garaiotan, «edozein gorputz polizialen beharraren kontra» agertuko da beti.

Poliziaren eredua eztabaidagai hitzaldiarekin hasiko dute eguna; 12:00etan izango da, Iortian. Horren ondoren, 14:30ean, Iortia plazan bazkalduko dute, eta 18:30ean manifestazioa abiatuko da Altsasuko plazatik, Poliziarik ez! Langileon aurkako errepresioa gelditu lelopean. Egunari bukaera emateko, kontzertuak antolatu dituzte herriko gaztetxean: Habemus Papam eta Katarsia taldeak arituko dira 22:00etatik aurrera.

Horrez gain, Ospa Eguna baino astebete lehenago beste hitzaldi bat egingo dute, Poliziaren funtzioa analizatzeko helburuz. Abuztuaren 26an izango da, 19:00etan, Iortian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.