Lan istripuak

Garraiolari bat hil da Oiartzunen, lanean ari zela ondoezak jota

Aurten 50 behargin hil dira lan istripuen ondorioz, LAB sindikatuak berri eman duenez. Elkarretaratzera deitu dute biharko.

Errenterian (Gipuzkoa) egindako elkarretaratzea, joan den astean, bi langileren heriotza salatzeko. MONIKA DEL VALLE / FOKU
2022ko abuztuaren 16a
15:14
Entzun 00:00:0000:00:00

Garraiolari bat hil da gaur Oiartzunen (Gipuzkoa), Lanbarren poligonoan lanean ari zela. LAB sindikatuak jakinarazi du ondoezak jo ondoren hil dela garraiolaria, «lan istripu ez-traumatiko baten ondorioz».

LABen arabera, Oiartzunen jazotakoa aurtengo 50. lan heriotza da Euskal Herrian. Lan istripuen atzean dagoen «prekaritatea» salatu du sindikatuak heriotzaren berri ematean. Gehiengo sindikalak antolatuta, elkarretaratzea egingo dute bihar Oiartzunen lan heriotza salatzeko: 12:00etan Lanbarren industrialdean, Arañaburu kalean.

Joan den astean, beste bi behargin hil ziren lanean ari zirela: garraiolari bat Elgoibarren (Gipuzkoa), eta eraikuntzako langile bat Errenterian (Gipuzkoa).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.