Berriz ere zeresana ematen ari da Gasteizko Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroa. Iaz bezala, gaur ere sare sozialetan zabaldutako mezu batean «Frantziako industrialari» gisa soilik izendatu dute Clement Perret, ETAk hil zueneko 37. urteurrenean; ordea, ez dute aipatu gerra zikinean eduki zuen garrantzia. Perret zenbait hilketarekin erlazionatu izan dute, eta epailearen aurretik ere igaro zen, baina inoiz ez zuten zigortu.
16.08.1985. Se cumplen 37 años del asesinato por ETA-m en Castellón del industrial francés CLÉMENT PERRET BENIAIN. Dos pistoleros etarras fueron a matarle en la pizzería que regentaba. Tras identificarle, abrieron fuego contra él, que recibió 13 impactos de bala que le mataron. pic.twitter.com/w5HVX24rdp
— Centro Memorial VT (@MemorialVT) August 15, 2022
Ez da Biktimen Oroimenezko Zentroak antzeko adierazpenak egiten dituen lehen aldia. Abuztuaren 3an inspektore soil gisa gogoratu zuen Meliton Manzanas, eta ez zuten ezer aipatu Manzanasek frankismo garaiko indarkerian izan zuen erantzukizunari eta dozenaka atxiloturi egin zizkien torturei buruz. Iaz ere adierazpen bertsuak egin zituen bi pertsonon inguruan.
Foro Sozial Iraunkorreko bozeramaile Agus Hernanek txioa gaitzetsi du: «Txio mota hau ez litzateke inoiz onartuko ETAren biktimekin, eta hala izan behar du. Zergatik onartzen da biktima hauekin?».