LAN ISTRIPUA

Bi langile hil dira Gipuzkoan, bata Elgoibarren eta bestea Errenterian

Garraiolari bat eta eraikuntzako langile bat dira hildakoak. Zirkulazio istripu batean hil da lehena, Elgoibarren. Aldamiotik erorita hil da bigarrena, Errenterian.

Langile batzuk istripua izan duen kamioia jasotzen, gaur, Elgoibarren (Gipuzkoa). JAVIER ETXEZARRETA / EFE
2022ko abuztuaren 9a
07:51
Entzun

Azken orduotan bi langile hil dira Gipuzkoan. Garraiolari bat eta eraikuntzako langile bat dira hildakoak. Zirkulazio istripu batean hil da lehena, Elgoibarren. Aldamiotik erorita bigarrena, Errenterian.

Bart gauean gertatu da Elgoibarko ezbeharra, AP-8 errepidean izandako istripu batean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko ordezkariek jakinarazi dutenez, kamioi bat N-634 errepidera erori da, 02:00etan. Kamioian bi lagun zihoazen, eta ibilgailuan harrapatuta geratu dira biak. Kopilotu zihoana hil egin da, eta gidaria larri zauritu da; 61 eta 45 urte zituzten, hurrenez hurren. Suhiltzaileak eta osasun langileak bertaratu dira ezbeharraren lekura, eta zauritua Donostia ospitalera eraman dute.

Errenteriako lan istripuaren inguruko zehaztasunik ez dute eman oraingoz. LAB sindikatuak eman du ezbeharraren berri. «Lan heriotzen sarraskiak ez du etenik. Urteko 48. eta 49. lan hildakoen berri izan dugu», adierazi dute sare sozialetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.