Bizkaiko suhiltzaileek jakinarazi dutenez, sutea izan da bart Sondikan (Bizkaia), plastikoa birziklatzeko Astar enpresan. 03:00etan piztu da sua, Zangroiz industrialdean. Ez da inor zauritu, baina kalteak handiak izan dira lantegian; teilatua behera erori da.
Ke laino handia eragin du suteak; lantegian zegoen materiala kontuan hartuta, oso toxikoa izan daitekeela ohartarazi dute. Suhiltzaileek kontrolpean zuten sua goizerako.
Sute gehiago ere gertatu izan dira enpresa horretan; iaz bat, eta duela bi aste beste bat, gaurkoa baino txikiagoa.