Espainiako Auzitegi Gorenak baliogabetu egin du Carmen Gisasola, Oscar Abad eta Jose Ramon Martinez absolbitu zituen epai bat. ETAko kide ohiak Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitu zituzten, 1990ean Ignacio Perez Alvarez Espainiako Polizia hil izana egotzita, Galdakaon, Bizkaian. Zigorra ezarri zieten epai batean, baina, helegitea jarrita, bigarren instantzian auzia preskribatuta zegoela ebatzi eta hirurak absolbitu zituzten. Goreneko fiskalak, ordea, errekurtsoa jarri zion erabaki horri, eta Manuel Marchena buru duen epaimahaiak epaiketa berriz egin dadila agindu du, beste magistratu batzuekin. Gorenaren arabera, «preskripzioa ezartzean erratu egin zen auzitegia, aurrez auzitegi horrek ebatzitako zigorra aldatzeko justifikazio erabat ahulak emanda».
Marchenak agindu du epaiketa berriz egiteko, frogak baloratu eta sententzia emateko.
Ikusi gehiago:Iparragirrek eta Albisuk uko egin diote epailearen aurrean deklaratzeari