Hilberria

Igor Lopez de Munain EH Bilduko legebiltzarkide ohia hil da

Koalizio abertzaleak eman du heriotzaren berri, sare sozialetan. 2012tik 2016ra arteko legealdian izan zen legebiltzarkide Lopez de Munain.

Igor Lopez de Munain Eusko Legebiltzarrean, 2015eko irudi batean. JUANA RUIZ, FOKU
2022ko uztailaren 19a
21:28
Entzun 00:00:0000:00:00

Igor Lopez de Munain zendu da gaur, Eusko Legebiltzarrean EH Bilduren legebiltzarkide izandakoa. Koalizio abertzaleak jakinarazi du haren heriotza, Twitterren, arratsean. «Militante fina eta zorrotza, ez ditugu elkarrekin pasatutako une ederrak ahaztuko», idatziz txioan.

Lopez de Munain 2012tik 2016ra arteko legealdian izan zen EH Bilduren legebiltzarkide parlamentuan. Lehendik, Aralarren arduraduna izan zen Araban, bai eta alderdiaren aholkulari ere, parlamentuan.

Notizia zabaldu ahala, gero eta gehiago dira Lopez de Munainen inguruko dolumin mezuak Interneten. Besteak beste, koalizio abertzaleko koordinatzaile nagusiak hitz batzuk eskaini dizkio.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.