Euskal presoak

Abuztuaren 7an egingo ditu Etxerat-ek hondartzetako martxak

Euskal presoen aurkako «salbuespen politika» amaitzeko eskatuko dute hamabost elkarretaratzetan: «Etxean eta bizirik nahi ditugu».

Etxerat-en elkarretaratzea, iaz, Donostian. ANDONI CANELLADA / FOKU.
2022ko uztailaren 11
17:13
Entzun

Hamabost giza kate egingo ditu Etxerat euskal preso eta iheslarien senide eta lagunen elkarteak abuztuaren 7an, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Lapurdiko kostaldean. Salbuespen politikari stop. Etxean eta bizirik nahi ditugu izango da aurtengo leloa, sare sozialen bidez aurreratu dutenez. Urtero moduan, hondartzetara eramango dute horrela euskal presoak etxeratzeko aldarria.

Ondorengo herri eta lekutara deitu dute abuztuaren 7rako. Bizkaian: Muskiz-Zierbenan, aparkalekuan hasita; Bakion, Bentako Plazan hasita; Mundaka, Laidatxun; Laidan, kanpinaren aurrean; Lagan, hondartzan; Ean, frontoian; Lekeition, Abadi moilan; eta Ondarroan, Alamedan. Gipuzkoan: Donostian, Nautikoan; Hondarribian, hondartzako aparkalekuan; Mutrikun, Danborrian; Orion, autobide azpiko zubian; Zarautzen, Musika plazan; eta Deban, Ondargainen. Lapurdin: Hendaian, Kasino Zaharrean.

Bakioko mobilizazioa 12:30ean abiatuko da, eta 13:00etan Mundakakoa eta Eakoa. Gainerako giza kate guztiak 12:00etan hasiko dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.