Ikurrak

Nafarroako bandera erraldoi bat jarri dute Iruñean, Foruen plazan

Ohore guztiz jantzi nahi izan dute ekitaldia, Iruñeko alkate Enrique Maia eta Nafarroako presidenteorde Javier Remirez han zirela.

Bandera altxatzeko ekitaldia, gaur, Iruñean. JESúS DIGES / EFE
2022ko ekainaren 23a
12:44
Entzun

Ikusgarria da gaur Iruñeko Foruen plazan jarri duten Nafarroako bandera; zortzi metro luze, hamabi metro zabal. 30 metro luze da masta. Ohore handiz jarri dute, La Pamplonesa bandaren musikarekin, eta Iruñeko alkate Enrique Maia eta Nafarroako presidenteorde Javier Remirez han zirela. Txalo artean eta Nafarroaren aldeko oihuekin amaitu da ekitaldia.

Nahi beste aldiz altxatzeko nahiz astintzeko korda motordun bat ere badu banderak, eta ikurra egiten eta jartzen 100.000 euro gastatu dituzte. Hain zuzen ere, mastari eta banderari lotutako fabrikazio, garraio eta instalazio gastuak 75.000 euro inguru izan dira, eta zimendatze lanen gastuak gehitu behar zaizkie gero. Maiatzerako hasiak ziren lan horiek, eta gaurtik ikusteko eran dago bandera handia.

Kritikak jaso ditu egitasmoak, eta, gaur, esaterako, haur eskoletako langileak han inguruan protestan ari ziren, eta ikurraren aurkako mezuak adierazi dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.