Epaiketa

Epaiketa amaituta, Bilbon atxilotutako zazpi gazteen aurkako zigor eskaera mantendu du fiskaltzak

Gaur amaitu da 2021eko maiatzean Ernairen Bilboko manifestazio batean atxilotu zituzten zazpi gazteen aurkako epaiketa, eta bi edo hiru aste barru emango dute epaia.

Joan den asteazkenean epaitegien aurrean Ernaik egindako elkarretaratzea. MARISOL RAMIREZ / FOKU
inaut matauko rada
2022ko ekainaren 23a
12:04
Entzun

Joan den urteko maiatzean Ernaik gazteen «larrialdi» egoera salatzeko, eta burujabetza eta eraldaketa soziala aldarrikatzeko mobilizazioa egin zuen Bilboko eta Gasteizko kaleetan, eta Ertzaintzak zortzi gazte atxilotu zituen, zazpi Bilbon eta bat Gasteizen. Bestalde, antolatzaileen arabera, hirurogei pertsonatik gora zauritu zituzten poliziek kargetan, eta horietako bi ospitalean artatu behar izan zituzten.

Joan den asteazkenean hasi zen Bilbon atxilotutako zazpi gazteen aurkako epaiketa, eta atzo egin zen azken saioa. Fiskaltzak urtebete eta urte eta erdi arteko kartzela zigorrak eskatu ditu gazteentzat, eta 20.000 euroko ordainketa isunetan eta kalte ordainetan. Fiskaltzak akordio batera iristea eskatu zion gazteen defentsari, baina ezezkoa eman zioten eskaera horri, akusazioei «zilegitasunik ez emateko».

Epaiketa amaituta, fiskaltzak ez du aldatu zazpi gazteen aurka eskatzen dituen zigorrak, eta epaia eman arte itxaron beharko dute behin betiko zigorra jakiteko. Bi edo hiru aste barru emango dute epaiaren berri.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.