EUSKAL PRESOAK

Iruñeko kartzelak presoei jarritako oztopoen berri eman diete Nafarroako ordezkariei

Foro Sozialak dokumentu bat osatu du, eta Jose Luis Arasti Perez Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariari eta Nafarroako Parlamentuko talde politiko guziei eman die, baita Nafarroako Gobernuko hainbat karguduni ere

Expe Iriate Foro Sozialeko kidea eta Juanje Soria abokatua, gaur, Iruñean. FORO SOZIAL IRAUNKORRA
maddi ane txoperena iribarren
2022ko ekainaren 16a
14:22
Entzun

Maiatz hasieran egindako mahai inguru batean Iruñeko kartzela presoentzako «bide itsu» bat dela salatu zuen Foro Sozial Iraunkorrak. Izan ere, eta foroak gaur gogorarazi duenez, jarrera «immobilista» du Nafarroako kartzelako zuzendaritzak, eta ez die presoei ez baimenik, ez hirugarren gradurik ematen: «Espetxeak ez du bigarren graduko baimenen aldeko txostenik egin, ezta hirugarren gradura iristearen aldeko txostenik ere». Solasaldi hartan ateratako ondorioak dokumentu batean bildu ditu foroak, eta Nafarroako ordezkariei eman diete txostena Juanje Soria abokatuak eta Expe Iriarte Foro Sozialeko kideak, gaur.

Honako ordezkari hauek jaso dute dokumentua: Jose Luis Arasti Perez Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariak —Iruñeko kartzela Espainiako Espetxe Erakundeen menpe dago—, Nafarroako Parlamentuko talde parlamentario guztiek, Eduardo Santos Itoiz Nafarroako Gobernuko Justizia sailburuak, Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetarako kontseilariak, Martin Zabalza Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideen zuzendariak eta Patxi Vera Donazar Nafarroako Ararteko berriak. Jakinarazi dutenez, gainera, azken hori Foro Sozialarekin bildu zen joan den maiatzaren 18an. Enrique Soto Iruñeko kartzelako zuzendariari ere eman diote dokumentua, baita Iruñeko kartzelan diren motibazio politikoko zazpi presoei eta EPPKri ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.