GATAZKAREN KONPONBIDEA

Auzitegiak Ion Parot askatzea onartu arren, prokuradoreak dei egin dio erabakiari

Bakebideak jakinarazi duenez, Kondenen Aplikaziorako Auzitegiak Ion Parot euskal presoa baldintzapean askatzea onartu du, baina PNAT Terrorismoaren Kontrako prokuradoreak dei egin du. «Beste behin ere, PNAT-aren itsutasun sektarioak, euskal auziaren berezitasuna kontuan hartzen ez duen segurtasun ideologia batean sarturik, Ionen baldintzapeko askatasunaren aldeko TAPAT Kondenen Aplikaziorako Auzitegiaren erabakiak sortu itxaropena zapuztu berri du», erran du Bakebideak.

Bakegileen agerraldia, atzo. BOB EDME
Iñaki Etxeleku.
2022ko ekainaren 16a
11:43
Entzun

Atzo etortzekoa zen erabakia egun jakinarazi dute: Zigor Auzitegiak Ion Paroten baldintzapeko askatasuna onartu du, baina fiskalak helegitea jarri dio epailearen erabakiari. Prokuradorearen «helegite hau ulertezina da», deitoratu du Bakebideak eta gehitu «are jasanezinagoa» dela «71 urte dituen eta bizitza erdia presondegian pasatu duen eta bere askatasunak inongo arriskurik ondorioztatzen ez duen presoarekiko jazarpen sentimendua bereganatzen duelako».

Emmanuel Macron Frantziako lehendakariari dei egin dio «gaia berehala bere gain har dezan politikoki, Euskal Herriko hautetsi eta gizarte zibilak daramaten dinamika eraikitzailea lagun dezan».

Prokuradorearen «itsutasunaren» ikusita eta «estatuburuak eta bere gobernuak ez dutenez bake prozesua kontuan hartzen», uztailaren 23an «Ipar Euskal Herri osoa» blokeatuko duela iragarri du Bakebideak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.