Futbola

Pintaketa faxistak egin dituzte Mai Garderen muralean

Osasunako jokalari ohiaren murala Sadarreko Bodegon jatetxearen kanpoaldean dago. Berehala zabaldu dira gaitzespen mezuak.

ainara arratibel gascon
2022ko ekainaren 8a
12:52
Entzun

Pintaketa faxistak eta matxistak egin dituzte Osasunako jokalari ohi Mai Garderen muralean. Sadarreko Bodegon jatetxearen atarian dago murala, eta LKN kaleko artista da egilea. Bertan, Garderen irudia ageri da, «We can do It» keinu historikoa egiten, eta «Mila esker, Mai» dioen oharra. Baina haren gainean svastika baten irudia eta «feminazi» hitza azaldu dira.

Berehala zabaldu dira gaitzespen mezuak. Mai Gardek berak zera idatzi du: "Zenbat geratzen zaigun egiteko...". EH Bilduko Eva Arangurenen mezua hauxe izan da: "Gure gizarteak ez du honelako jarrera matxistarik onartu behar inon. #AskiDa!", Iruñeko oso bilkurak ere salatu du gertatutakoa, PSNko Xabier Sagardoiren eskariz. Ainhoa Tirapu Athleticeko jokalari ohiak honela idatzi du: "Animo, Mai, lana geratzen zaigu oraindik".

Gardek erretiroa hartu berri du, eta Osasunako ikurretako bat da. Izan ere, Osasunak emakumezkoen taldea berreskuratu zuenetik, duela bost denboraldi, taldeko kapitaina izan da. Gaur egun klubean segitzen du, harrobiaren koordinatzaile. Osasunako jokalari izatearen «ametsa» bete, eta egin dioten agurragatik «pribilegiatua» sentitu dela adierazi zuen duela egun batzuk, BERRIAri egindako adierazpen batzuetan. "Argi daukat, maila edozein dela ere nik Osasunan egingo nukeela nire ibilbide guztia: nire bizitzako taldea da. Ez ditut titulu asko irabazi, baina dena lortu dut".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.