Indarkeria matxista

Emakume bati sexu eraso bat egin diote Beasaingo festetan

Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da, eta udalak elkartasuna adierazi dio biktimari. Elkarretaratze jendetsua egin zuten atzo arratsaldean, protestatzeko.

Ehunka lagun, gaur, Beasainen egin duten elkarretaratzean. GOIERRIKO ITAIA
2022ko ekainaren 5a
18:09
Entzun

Emakume bati sexu eraso bat egin zioten larunbat gauean Beasainen (Gipuzkoa), Loinatz jaien azken-aurreko egunean. Udalak eman du gertatutakoaren berri, eta igande eguerdian alderdi guztiek adostu duten ohar bat argitaratu du.

Han dioenez, «ustezko eraso baten aurrean gaude oraintxe. Zer gertatu den argitzea Ertzaintza eta mediku zerbitzuen eskuetan dago, eta ikerketak aurrera jarraitzen du». Horregatik, «testuinguru horren barruan, Udalak bere laguntza osoa eskaintzen die ustezko biktimari eta bere familiari». Horretaz gain, jaien atarian sexu erasoen aurka egindako adierazpen bateratua berretsi dute.

Neskak Ertzaintzaren aurrean salaketa jarri aurretik argitaratu zuten agiria. Gaur goizean baieztatu du Ertzaintzak salaketa jarri duela.

«Sexu erasoak onartezinak dira, pertsonen askatasunaren aurkako eraso zuzenak direlako, haien duintasunaren kontrakoak. Batez ere emakumeen aurka eginikoak direnean». Dei egin diote gizarte osoari «konpromiso aktiboa» edukitzeko halakoei aurre egiteko. «Udalak ere egingo du».

Erasoa salatzeko eta erasotako emakumeari babesa adierazteko elkarretaratze jendetsua egin dute arratsaldean, Itaiak deituta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.