Giza eskubideak

Arartekoak salatu du Ertzaintzak «hutsuneak» dituela «tratu umiliagarriak» ikertzerakoan

Manu Lezertuak Eusko Legebiltzarrean aurkeztu du iazko txostena. 7.578 kexa eta kontsulta jaso dituzte.

EAEko Ararteko Manuel Lezertua (eskuinean), gaur goizean, Eusko Legebiltzarrean. EUSKO LEGEBILTZARRA
2022ko ekainaren 1a
17:30
Entzun

Manuel Lezertua EAEko Arartekoak agerraldia egin du Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubide, Berdintasun eta Justizia Batzordean, 2021eko txostenaren berri emateko. Bertan, besteak beste, Ertzaintzaren jardunaz aritu da, zehazki, Ertzaintzaren «hutsuneez». Lezertuaren esanetan, Poliza horrek duela denbora askotik «hutsuneak» ditu herritar batzuei emandako «tratu umiliagarriak» barne mailan ikertzeko garaian. Halaber, aipatu du zailtasunak daudela komisarietako grabazioak eskuratzeko, eta horiek denbora bat igarotakoan «ezabatu» egiten direla. Zailtasunei konponbidea jarri asmo diete: Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailburu Josu Erkorekari bilera bat eskatzea aztertzen ari dira, arazo horiek konpontzeko prest ote dagoen galdetzeko.

Txostena joan den martxoan aurkeztu zuen Lezertuak, eta legebiltzarkideen aurrean xehatu du gaur. Ertzaintzarena izan da gaietako bat, baina ez bakarra. 2021eko jardunari buruzko datuen berri eman du. Orotara, 12.491 ekinbide tramitatu zituen Arartekoak, 2020an baino %27 gehiago.

Ekinbide horietako gehienak herritarren kexak izan dira. Hain zuzen, 7.578 kexa eta kontsulta jaso zituzten eta 47 ofiziozko espediente izan zituzten. Nabarmen areagotu dira gai bati lotutako kexak: osasunaren ingurukoak. Hain zuzen, osasunari lotutako 348 kexa izan dituzte esku artean, 2020an baino %146,8 gehiago. Lezertuak pandemiari egotzi dio igoera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.