Ikastolen jaiak

Milaka lagun bildu dira Ibilaldian, eguraldia lagun

jarraia214039.jpg
Paulo Ostolaza.
2022ko maiatzaren 29a
20:12
Entzun

Itzuli zen Herri Urrats, eta itzuli da Ibilaldia ere. Bilbon ospatu dute gaur Bizkaiko ikastolen aldeko 44. jaia, Abusu ikastolak antolatuta. Eguraldia lagun, festa giroa izan da nagusi, eta milaka lagun elkartu dira. Datorren urtean Ondarroan egingo dute jaia, Zubi Zahar ikastolak antolatuta.

Irekiera ekitaldian izan dira, besteak beste, Abusu ikastolako ordezkariak, Juan Mari Aburto Bilboko alkatea, Jokin Bildarratz Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua eta Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun nagusia. Zaloa Aldatz Abusu ikastolako gerenteak azaldu duenez, 2013an Haur Hezkuntzako eraikina estreinatu zuten, eta horren ondorion ibili dira apur bat estu. Horregatik, gaur lortutako dirua lehendik zuten eraikina berritzeko baliatuko dute.

Bildarratzek, berriz, aste honetan Jaurlaritzak eta Steilas, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek lortutako akordioa izan du hizpide: «Legebiltzarrak eman digun eredua balliatuz, elkarrekin egin behar dugu lan gure hizkuntza eta gure kultura bultzatzeko». Aburtok ere euskaraz bizitzeko eta hizkuntza erabiltzeko deia egin die herritarrei.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.