Ekaitz Sirvent euskal presoa aske geratu da, hamahiru urteko espetxe zigorra bete ostean. Etxerat-ek jakinarazi duenez, gaur atera da Mont-de-Marsaneko kartzelatik. Espetxe hartan zegoen azken euskal presoa zen Sirvent.
ETAko kide izateagatik zigortu zuten Sirvent. Hura, 2009an atxilotu zuten, Parisko Montparnasse tren geltokian, eta 2013an epaitu zuten. Fiskaltzak hemezortzi urteko espetxe zigorra eskatu zuen harentzat, ETAren iraultza zerga biltzeaz arduratzea egotzita, eta Parisko Zigor Auzitegiak zigor eskaerarekin bat egin zuen bere ebazpenean. Ordutik, La Sante, Tarascon eta Reau espetxeetan egon zen preso, 2018an Mont-de-Marsanera gerturatu zuten arte.
Egun, 189 euskal preso daude; horietatik hemeretzi, Frantziako kartzeletan.