Gazte mugimenduak

Uztailaren 20tik 24ra eginen dute Gazte Topagune Sozialista, Durangon

GKS Gazte Koordinakunde Sozialistak eta IA Ikasle Abertzaleek antolatu dituzte topaketak, bigarrenez. «Komunismoaren gaurkotasunaz» arituko dira, besteak beste, eta kontzertuak eta tailerrak ere eginen dituzte.

Gazte Topagun Sozialistaren aurkezpena atzo, Durangon. GAZTE TOPAGUNE SOZIALISTA
2022ko maiatzaren 27a
13:24
Entzun

Antolatzaileek ez dute dudarik egin: iragan udazkenean Altsasun (Nafarroa) egindako topaketek izandako arrakasta ikusirik, ezinbestean behar zuten bigarren aldi bat. Premiazkoa zen segida bat. Gazte Topagune Sozialistaren aurtengo aldia aurkeztu dute berriki ekinbideko antolatzaile GKS Gazte Koordinakunde Sozialistak eta IA Ikasle Abertzaleek: udan eginen dute, uztailaren 20tik 24ra, Durangon (Bizkaia).

GKSk eta Ikasle Abertzaleek adierazi dutenez, hitzaldiak eta mahai inguruak izanen dira topaketen muina, «hausnarketa politikoa» zehaztu baitute lehentasun gisan. «Komunismoaren gaurkotasunaz» arituko dira, eta «gazteak independenteki antolatzeak eta eztabaidatzeko espazioa izateak daukaten garrantziaz». Halaber, argitu dute egungo krisialdian «askok» egin dutela «antolakuntza independente baten aldeko hautua»; gihartsu sentitzen dituzte beren buruak, beraz.

Hala eta guztiz ere, antolatzaileek zehaztu dute topaketetan izanen dela «aisialdirako eta ospakizunerako» aukerarik ere. Kontzertuak eta tailerrak eginen dituzte, besteak beste. Datozen asteetan plazaratuko dituzte egitarauaren gaineko xehetasunak, baita sarrerak erosteko deialdiak ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.