Euskal presoak

Frederic Haranburu 'Xistor'-i eskumuturreko elektronikoa kendu diote

Duela bi urte atera zen espetxetik, eta etxean ari zen zigorra betetzen. Baldintzapean aske segituko du.

Frederic Haranburu 'Xistor', 2020ko azaroan, kartzelatik atera zen mementoan. BERRIA
maddi ane txoperena iribarren
2022ko maiatzaren 25a
14:34
Entzun

Etxerat euskal presoen senideen elkarteak jakinarazi duenez, eskumuturreko elektronikoa kendu diote Frederic Haranburu Xistor-i, eta, beraz, ez du jada kontrol telematikorik izanen. Baldintzapean aske segituko du, halere: hau da, kalean egonen da, baina baldintza batzuekin. Frantziako Estatutik ateratzeko, adibidez —hots, Hego Euskal Herrira joateko—, baimena eskatu beharko du. Ez da oraino erabat libre, beraz.

2020ko azaroaren 24an atera zen Haranburu kartzelatik, espetxean 30 urte eta 234 egun pasatu eta gero, eta ordutik etxean preso zen, Lapurdin. Parisko Dei Auzitegiak urte hartako urriaren 27an onartu zuen hark baldintzapean aske geratzeko egindako eskaera, egiten zuen hirugarrena. «Gaur dugun pozak ez du gorde behar ez dela zinezko askatasun bat», adierazi zuen orduan Maritxu Paulus Basurko abokatuak: «Beste modu batez, baina kondena betetzen segituko du».

Harekin batera atxiloturiko Ion Parot eta Jakes Esnal euskal presoak Frantziako kartzeletan dira oraindik ere, baldintzapean aske uztea lortu ezinda.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.