Memoria

Egiari Zor fundazioak Josu Retolaza euskal presoa oroitu du Eibarren

Retolazari minbizia diagnostikatu zioten kartzelan, eta hil baino gutxi lehenago utzi zuten baldintzapean aske. 35 urte igaro dira ordutik.

Retolaza oroitzeko ekitaldiaren une bat, gaur, Eibarren. ARITZ LOIOLA / FOKU
2022ko maiatzaren 22a
21:49
Entzun

Egiari Zor fundazioak duela 35 urte hil zen Josu Retolaza euskal presoa izan du gogoan gaur, Eibarren (Gipuzkoa) egin duen ekitaldian. Azpimarratu dute Retolazaren kasua ez zela salbuespen bat izan: «Euskal Herriko gatazka politikoaren testuinguruan gertatutako giza eskubideen urraketa larriak ehunka, milaka izan dira. Horiei guztiei aitortza, erreparazioa eta berriro ez gertatzeko bermeak zor dizkiegu, bizikidetza oinarri duen gizarte berria eraikitzen jarraitzeko», adierazi dute.

Hori erakusten duten datuak ere gogorarazi dituzte: «Azken lau hamarkadetan, demokrazia deritzon garai honetan, 36 euskal preso politikok eta hamasei senidek galdu dute bizitza egoera ezberdinetan. Heriotza horiek badute zerbait komunean: guztietan bizi modu gisa, salbuespenezko neurri politikoen aplikazioa erabakigarria izan da».

«Indarkeria adierazpen hori» amaitzeko eskatu dute, baita «espetxe salbuespenaren aplikazioa behingoz amaitzea» ere: «Pertsona guztien eskubide guztiak bermatzeak izan behar du oinarria, abiapuntua, inolako baldintzarik gabe».

Ostegunean bete ziren 35 urte Retolaza hil zenetik. 33 urte zituen.

Ikusi gehiago:Hiltzear zela utzi zuten aske

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.