2019ko urtarrilaren 13an, Jose Luis Alvarez Txillardegi-ren heriotzaren 7. urteurrenean, Antiguako Gaskoina Plazan Txillardegi Plaza zioen plaka bat jarri zuen Txillardegi Udal Liburutegia herri plataformak. Plaka jarrita egon da atzo arte, udalak kendu duen arte. Ez da lehen aldia.
Hala salatu du Joseba Alvarez Ezker Abertzaleko kideak, eta berriz jarriko dutela hitzeman du: «Euskal memoria defenda dezagun!», idatzi du Twitterren.
TXILLARDEGI IZENA KENDU DIOTE PLAZARI
— Joseba Alvarez (@JosebaAlvarez) May 22, 2022
2019ko urtarrilaren 13an, Txillardegiren heriotzaren 7. urteurrenean, Antiguako Gaskoina Plazan "Txillardegi Liburutegia" herri ekimenak jarritako plaka kendu egin dute, argazkiak lekuko.
BERRIZ JARRIKO DUGU!
Euskal memoria defenda dezagun! pic.twitter.com/LSYXIE42uW
Aurretik, 2019ko uztailean ere kendu zuen plaka udalak. Ordukoan ere ez zuen eman azalpenik.
Gaur egun, Gaskonia plaza dago garai batean Txillardegi etxea zegoen lekuan; handik hartu zuen hark izengoitia, eta han egiten diote omenaldia, urtero, harenheriotzaren urteurrenean.
Txillardegi Liburutegia ekinbideari dagokionez, aurtengo apirilean bertan behera uztea erabaki zuten haren sustatzaileek, «horma handi batekin topo» egin dutelako.