Euskal Presoak

Astelehenean libre geratuko da Izaskun Lesaka presoa, baldintzapean

Frantziako Fiskaltzak helegitea jarri zion martxoan presoa askatzeko erabakiari, baina auzitegiak kontuan hartu du ETAk bere burua desegin zuela.

Izaskun Lesaka eta Joseba Iturbide atxilotu zituzteneko irudi bat, Maconen (Frantzia). Argazkian, kazteriak, poliziak ahaztutako poltsak arakatzen. JAVIER VILLAGARCIA / EFE
Edu Lartzanguren.
2022ko maiatzaren 21a
10:30
Entzun

Astelehenean libre geratuko da ofizialki Izaskun Lesaka presoa. Edonola ere, Frantziatik kanporatu arte espetxean jarraituko du, herrialde horretan bizitzeko debekua ezarri diotelako. Espainiak haren kontrako kargurik ez duenez, erabat libre geratuko da orduan.

Presoaren abokatuek eman dute erabakiaren berri.

Lesaka 2012. urtean atxilotu zuten, Maconen (Frantzia), hau da, ETAk bere jarduera armatua bertan behera utzi eta urtebetera.

Hori kontuan hartu zuen martxoan Kondenak Aplikatzeko Parisko Epaitegiak, eta Lesakaren askatasun eskaera onartu zuen. Epaitegiak aintzat hartu zuen Euskal Herriko testuinguru politikoa aldatu izana, eta adierazi «bake prozesua zalantzan ezartzeak» ez zuela «zentzurik».

Baina Frantziako prokuradoreak helegitea jarri zion erabakiari.

Bakegileek eta Bake Bideak «gogorki» arbuiatu zuten «terrorismoaren» aurkako Frantziako prokuradorearen jokabidea.

Reauko presondegian dago preso burlatarra.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.