ERABAKITZEKO ESKUBIDEA

Aragoiko presidenteak dio uztailaren 2an ez duela onartuko «zaborrik» Pirinioetan

Gure Esku-k eta Kataluniako eragile batzuek mobilizazioa dute uztailaren 2an; asmoa da Pirinioetako 300 bat tontor argiztatzea.

Gure Eskuren agerraldia urtarrilaren 29an, uztailaren 2ko egitasmoa aurkezteko. MARISOL RAMIREZ / FOKU
jon olano
2022ko maiatzaren 18a
12:30
Entzun

Gure Esku erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamikak uztailaren 2rako deitua du mobilizaziora: Pirinioetako 300 gailur baino gehiago argiztatuko dituzte, Kataluniako plataforma batzuekin elkarlanean. Euskal herritarrek 115 gailur bete beharko dituzte, Jaizkibeldik (Gipuzkoa) Benasquera. Bitan bereizi dituzte: gailur berde eta gorri gisa izendatu dituztenak. Igoeraren eta jaitsieraren iraupenaren, ibilbidearen, desnibelaren eta sarbidearen ezaugarriak aintzat hartuz bereizi dituzte, eta, berdeei dagokienez, uste dute ez dutela aparteko zailtasunik eta jende gehiena igotzeko modukoak direla.

Hortaz, egitasmoak, Euskal Herriko eta Kataluniako mendiez gain, Aragoiko tontorrak ere zeharkatuko ditu, baina asmo hori ez da Javier Lamban Aragoiko presidentearen gustukoa izan. Izan ere, esan du ez duela «zaborrik» onartuko Pirinioetan: «Ez organikoa, ez inorganikoa, eta ezta estrabagantzia ideologiko edo politikorik ere».

«Ez nago prest onartzeko inork Pirinioak zikintzea, eta are gutxiago Aragoiko biztanleen gehiengoaren artean arbuioa sortzen duten ideologiek eta proposamen politikoek», erantsi du. Lambanek dio Pirinioak «Aragoiko koroaren harribitxietako bat» direla eta, beraz, gobernuari dagokiola haiek zaintzea. Are, Lamban prest agertu da burujabetzaren aldeko egitasmoari aurka egiteko: «Ikusi beharko da nola lantzen den, zer terminotan, eta zer erantzun eman diezaiokegun».

Gure Esku eta Kataluniako eragileak jada ari dira uztailaren 2ko topaketa prestatzen. Joan den larunbatean, Gorbeia, Uzturre, Larreineta eta Ganekogorta mendiak argiztatu zituzten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.