Euskal Presoak

«Atristain bidea» antzeko beste kasuetara zabaltzeko lan egiten ari dela esan du Etxerat-ek

Presoen senideen elkarteak batzar nazionala egin du Durangon.

Etxeraten batzarreko irudi bat. ARITZ LOIOLA / FOKU
2022ko maiatzaren 15a
14:12
Entzun

Atristain auziak zabalduriko bideari erreparatzen ari dira Etxerat-eko abokatuak, «neurri bera antzeko egoeran dauden preso guztiei» ezartzeko esperantzan. Hala esan du euskal presoen senideen elkarteko eledun Patricia Velezek, gaur Etxerat-ek Durangon (Bizkaia) eginiko batzar nazionalean.

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ebatzi zuen urtarrilean Espainiak Xabier Atristainen eskubideak urratu zituela eta prozesu «justu eta ekitatezko bat» izatea eragotzi ziotela, eta presoa otsailaren 17an irten zen Donostiako Martuteneko espetxetik. Aste hasieran, auzitegiak baztertu egin zuen Espainiako Gobernuak jarritako helegitea, eta, beraz, Estrasburgoko auzitegiaren erabakia irmoa da.

Etxerat-ek goraipatu egin du erabakia gaurko batzarrean. «Espero dugu orain neurri hau ezartzea antzeko egoeran dauden preso guztiei», esan du Velezek. «Bide berri bat» zabaldu dela gaineratu du, eta horretan presoei «erreparazioa» ematea espero dutela gaineratu.

Edonola ere, batzarrean deitoratu dute Frantziak eta Espainiak jarraitzen dutela «salbuespeneko» espetxe politika egiten, eta berriro ere eskatu dute lege arruntak ezartzeko euren senideei.

Gogoratu dute oraindik «186 euskal preso politiko» daudela espetxeetan, horietako hemeretzik gaitz larriak dituztela, eta ia hogeik 65 urte baino gehiago dituztela. Salatu dute presoetako 85 oraindik urrutiko espetxeetan dituztela, eta gehienei ez dizkietela dagozkien espetxe onurak ematen, ateratzeko baimenak eta gradu aldaketak kasurako.

Batzarra «egin behar hutsa kezkagarria» dela adierazi dute. «Salbuespeneko politika mantentzeak alarma argia piztu beharko luke».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.