Espainiako Kongresua

«Estatuaren estoldak» ikertzeko batzorde bat eskatu dute Espainiako Kongresuan

EH Bilduk, UPk, ERCk, Juntsek, PDeCATek eta CUPek, Compromisek eta BNGk eskatu dute.

Mertxe Aizpurua, atzo, Felix Bolaños ministroaren hitzartzean. MARISCAL / EFE
Javi West Larrañaga.
2022ko maiatzaren 12a
13:20
Entzun

Batzordeak hainbat kontu iker ditzan nahi dute: Jose Manuel Villarejo Espainiako Poliziako komisario ohiaren operazioak eta espioitzarako Pegasus programaren erabilera, besteak beste.

Batzordearen helburua da estolden funtzionamendua aztertzea, alegia «estatuaren estamentu ofizialen eta egitura mediatiko, enpresarial eta parapolizial baten arteko lotura» zein den ikustea, kontuan hartuta «estatu erakundeen baliabide eta arma bereiziak interes orokorrekoak ez diren interes faltsuen zerbitzura ipini direla, ustez, diru bereiziekin».

Apiril amaieran eskatu zuten lehenengo bider alderdi berek Pegasus sistemaren auziari buruzko ikerketa batzordea, baina Kongresuko Bozeramaileen Batzarrak bertan behera utzi zuen, PSOE, PP eta VOXen ezetzagatik. Batzorde haren aldeko eskaera sinatu zuten EAJk eta Mas Paisek, baina ez dute oraingo hori babestu.

Lehenago ere ikertu izan dituzte «estatuaren estoldak» deitzen den hori Espainian. 2017an Mariano Rajoy presidentearen legegintzaldian Polizia indarren goi karguei buruzko batzordea eratu zen, eta oraingo legegintzaldian Kitchen operazioari buruzkoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.