Jendetza elkartu zen atzo Muxika, Larrabetzu eta Zornotzaren arteko Bizkargi mendian (Bizkaia), gudariak gogoratzeko. Goizetik hainbat ekitaldi egin zituzten, han 1937ko maiatzean egin zuten batailan borrokatukoen eta hildakoen omenez.
Bizikleta martxa egin zuten goizean, eta oinez atera ziren hainbat zutabe, mendiaren magalean dauden herrietatik.
Goian, bertsotan aritu ziren Xabier Amuriza eta Onintza Enbeita.
Bizkargi Eguna 2022
— Marisa Barrena Larruzea (@MarisaBarrena1) May 9, 2022
Xabier Amuriza kantuan pic.twitter.com/h8U37CHlV5
Bizkargi Eguna 2022@onintzaenbeita bertsotan, Txiplas eta Lekuerekin pic.twitter.com/QWNleHtmGf
— Marisa Barrena Larruzea (@MarisaBarrena1) May 9, 2022
EAJko buru Andoni Ortuzarrek ikurrina altxatzeko ekitaldia egin zuen, Gora eta gora abestia kantatzen zuten bitartean.
ð;Â;ŸÂÂ’šâ;Â;¤ð;Â;Ÿ¤;Â; Gora #Euskadi askatuta!!! ð;Â;Ÿ¤;Â;ÂÂÂÂâ;Â;¤ð;Â;ŸÂÂ’š
— EAJ-PNV (@eajpnv) April 16, 2022
ð;Â;ŸÂÂÂ’ª #AberriEguna
â;Â;›° #Bizkargipic.twitter.com/foS7bw2VcN
Ernaik memoria antifaxista berresteko deia egin zuen, eta «lehen eta orain» askatasunaren aldeko borroka aldarrikatu zuen EH Bilduko Kike Fernandez de Pinedok.
Duela 85 urte Bizkargin hil ziren Amaiur batailoiko 6 gudari gabiriar omendu dira gaur Bizkargi Egunean.
— Kike Fdz de Pinedo (@KikeFdzdePinedo) May 8, 2022
Askataunaren alde lehen eta orain.#Oroimenapic.twitter.com/slYA8MMy0E
Horrez gain, atzoko egunaren protagonistak gogora ekarri zituen. Izan ere, Bizkargiko batailan 1937ko maiatzean hil zituzten Gabiriako (Gipuzkoa) sei gudari gazteri eskaini zioten atzoko memoria ariketa. Iñigo Santxok eta Gaizka Arangurenek ekarri zituzten haiek gogora.
Luis Altzueta (22 urte), haren anaia Simon (25), Joxe Apaolaza (23), Jose Mari Gabiria (22), Ramon Igartzabale (25), eta Jesus Izagirre (27) EAJren Amaiur batailoian aritu ziren 1936ko irailetik, eta Kandido Sasetaren agindupean borrokatu ziren altxatutakoen aurka. Nafarroako gazteluaren defentsan aritu ziren borrokalarien omenez hartu zuten izen hori.
1936ko irailean atera ziren Gabiriatik gudara, udaleko defentsa batzordeak deituta. Mundakan egin zuten kuartela, eta, hainbat lekutan borrokatu eta gero, maiatzaren 9an Bizkargira joan ziren. Han hil ziren atzo omendutakoak, baina batailoiak borrokan jarraitu zuen 1937ko abuztuan Eusko Gudarostea Santoñan (Espainia) errenditu arte.
Orain dela gutxi arte, ezezaguna zen sei gabiriar horien patua herrian, baina hainbat herritarrek eginiko ikerketari esker berreskuratu da haien oroimena.